(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuko kontseilaria Gabarderaleko kontsultategi berria inauguratzeko ekitaldira bildu da ostirala, 2008.eko abuztuak 22

María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilaria Gabarderaleko kontsultategi berria inauguratzeko ekitaldira bildu da, gaur goizean. Kontsultategiak 112 erabiltzaile ditu, hain justu.


Kutz kontseilaria, agintariekin Gabarderaleko kontsultategi berriaren aurrean

Kutz kontseilaria, agintariekin Gabarderaleko kontsultategi berriaren aurrean. ( irudia handitu )

Kontsultategia Zangozako Oinarrizko Osasun Eskualdeari atxikita dago, eta Alberto Echeverría Pascualena sendagileak eta Blanca Salinas Lobera erizainak egiten dute lan bertan, ostiraletan, bi orduz. Asteko gainerako egunetako zerbitzua Zangozako osasun etxean eskaintzen dute, eta proba kliniko osagarriak ere bertan egiten dituzte.


Gaur inauguratu duten kontsultategian handitze eta eraberritze lanak egin dituzte. Kontsultategiaren azalera eraikia 67 metro koadrokoa da, hain justu. Udal titulartasuneko eraikina da, eta lanak egiteko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 17.884 euroko diru laguntza eman dio Gabarderaleko Kontzejuari.


Kutz kontseilariaz gain, honako hauek ere bildu dira inaugurazio ekitaldira: Isabel Martín Montaner O-NOZko Lehen Mailako Artapeneko zuzendaria, Mercedes Artieda Lanas Zangozako Oinarrizko Osasun Eskualdeko zuzendaria, José Manuel González Castronado Gabarderaleko Kontzejuko presidentea, eta José Miguel Lánguiz Jiménez, María Reyes Viu Labiano, Francisco Javier Gar Hermoso de Mendoza eta Santos Fernández Castronado Kontzejuko zinegotziak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa