Castellano | Euskara | Français | English
Besteak beste, kontratatuko dira erreaktibo kimikoen hornidurak tratamendu eta diagnostikoetarako, medikuntzako material suntsigarria, zentroetarako garbiketa zerbitzuak, osasun garraioa eta hondakinen kudeaketa.
Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hartara, baimena eman dio Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuari 1.487.576,94 euroko urte anitzeko gastua egiteko, nekazaritza ustiategiak modernizatzeko laguntzak emateko.
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio, Kulturaren zuzendari nagusiari, Eslabako Udalari 100.000 euroko diru laguntza emateko. Diru laguntzaren xedea Santa Criz erromatar hirian esku-hartze arkeologiko bat egitea da, hain zuzen.
Nafarroako Gobernuak 2012rako Antolaketa Batzordearen osaera aldatzea erabaki du. Aipatu batzordea sortu zen Navas de Tolosako batailako zortzigarren mendeurrena eta Nafarroa konkistatu zuteneko bosgarren mendeurrena ospatzeko jarduerak definitu eta koordinatzeko xedez.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak ezagutu nahi izanez gero, ondoko dokumentazio hau kontsultatzen ahal duzu.
Gaur, festetako pregoia irakurriko dute Iruñeko Ziudadelan (20:00etan); eta asteburuan, herritar gehien erakartzen dituzten ekitaldiak eginen dituzte.
Nafarroako Gobernuak larunbat goizaldean Tolosako (Gipuzkoa) epaitegien aurka egin zuten atentatua gogor gaitzetsi du gaurko bilkuran.