(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Estatuko, OCDEko eta Europako mailetatik gora dago Nafarroa, batxilergoko eta goi mailako tituludunen kopuruari dagokionez ostirala, 2008.eko azaroak 14

Estatuan, ikasleko gasturik handiena duen eta eskola uzten dutenen kopuru txikiena duen erkidegoa Nafarroa da


Nafarroako helduen ikasketa maila Estatukoa, OCDEkoa (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) eta Europakoa baino hobea da, goi mailako tituludunen kopuruari dagokionez. Gainera, Estatuan ikasleko gasturik handiena duen, eskola goizegi uzten dutenen kopuru txikiena duen, eta batxilergoko tituludun gehien dituen erkidegoa Nafarroa da. Bestalde, Nafarroako ikasle/irakasle ratioa Estatukoa baino txikixeagoa da.


Horixe bera ondorioztatu daiteke "2007ko Nafarroako hezkuntzaren adierazle sistema"-tik. Herrialde askok erabiltzen duten estatistika tresna da, hain zuzen, eta bertako adierazleek hezkuntza sistemaren funtzionamendua ezagutzea ahalbidetzen dute, parametro objektibo eta teknikoen bidez. Adierazleak Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilariak aurkeztu ditu, gaur, prentsaurrekoan.


2007ko datuen arabera, Nafarroan Estatuan eta Europan baino goi mailako tituludun gehiago daude. Hain zuzen ere, Foru Komunitateko biztanleen %36,9 goi mailako tituludunak dira, eta Estatuan, berriz, biztanleen %28,2. OCDEko herrialdeetako batez bestekoa %26,3koa da eta euroguneko herrialdeetakoa, berriz, %24,0koa.


Bestalde, Nafarroan hezkuntzako gastu publikoaren bilakaera (euro/biztanle) goranzkoa izan da azkeneko urteetan, eta adierazleen arabera, gaur egungo gastua Estatuko batez bestekoa baino handiagoa da. Zehazki, Nafarroako datuak honako hauek izan dira azkeneko urteetan: 2000n, 668,02 euro/biztanle; 2001ean, 688,19 euro/biztanle; 2002an, 733,46 euro/biztanle; 2003an, 733,82 euro/biztanle; 2004an, 815,68 euro/biztanle; eta 2005ean, 825,64 euro/biztanle. Hortaz, hezkuntzako gastuak %23,60 egin du gora 2000tik 2005era bitarte.


Ikasleko gastua ere handiagoa da Nafarroan. Hala, 2000ko datuen arabera, Estatuan 2.415,42 euro/ikasle gastatu zituzten batez beste, eta Nafarroan, berriz, 3.371,81 euro/ikasle. 2005ean, berriz, Estatuan 3.335,52 euro/ikasle gastatu zituzten, eta Nafarroan, 3.684,16 euro/ikasle.


Unibertsitatekoak ez diren ikasketetako ikasle/irakasle ratioari dagokionez, Nafarroakoa (10,6 ikasle/irakasle) Estatukoa (11,7 ikasle/irakasle) baino txikiagoa da. Nafarroako datu zehatzak honako hauek dira: sare publikoan, 9,6 ikasle/irakasle; eta itunpeko sarean, 12,9 ikasle/irakasle.


Nafarroan eskola goizegi uzten dutenen datua oso ona da (derrigorrezko hezkuntza amaitu ondoren ikasteari uzten dioten ikasleen kopurua). Hala, 2000ko adierazlearen arabera, Nafarroako datua %17,6koa zen, eta Estatukoa, berriz, %29,1ekoa. 2002an, Nafarroako datua %22,6raino igo zen (Estatuan, %29,9), baina 2006an %12raino jaitsi zen (Estatuan, %29,9, eta Europar Batasunean, %15,3).


Azkenik, Nafarroako batxilergoko tituludunen tasa ere Estatuko batez bestekoa baino handiagoa da. Hala, 1999-2000 ikasturtean Nafarroako biztanleen %46,9 batxilergoko tituludunak ziren (Estatuan, %44,9); 2001-2002 ikasturtean, berriz, Nafarroako biztanleen %51,4 batxilergoko tituludunak ziren (Estatuan, %46,4); azkenik, 2003-2004 ikasturtean, Nafarroako biztanleen %50,5 batxilergoko tituludunak ziren (Estatuan, %44,2).


Hezkuntza Departamentuak ebaluazioaren kulturarekiko konpromisoa hartu du (hezkuntza etengabe hobetzeko), eta baita gizartearen aurrean gardentasunez jokatzeko konpromisoa ere (horretarako neurri zehatz eta eraginkorrak hartu behar dira). Hala, adierazleek Nafarroako hezkuntzaren "erradiografia" egiten dute, eta alde onak eta txarrak agerian uzten dituzte. Xede horrekin, bost adierazle mota erabiltzen dituzte ebaluazioa egiteko. Honako hauek, hain justu:


a) Testuinguru adierazleak: Eskolaratze adineko herritarrak; Lanbide Hastapeneko Programak biztanleko; herritarren eta jarduera ekonomikoaren arteko harremana; eta helduen ikasketa maila.


b) Bitartekoen adierazleak: Hezkuntzako gastu publikoa; hezkuntzako batez besteko gastu publikoa ikasleko eta ikasgelako; irakasle gisa lan egiten duten biztanle aktiboak; ikasleak hezkuntza taldeko; ikasleak irakasleko; eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak hezkuntza sisteman.


c) Eskolaratze adierazleak: Eskolaratzea eta eskolaratze adineko herritarrak; eskolaratze tasak; eskolaratzea eta unibertsitatekoak ez diren ikasketen finantzaketa; eskolako bizi-itxaropena sei urterekin; eskolaratzea derrigorrezko hezkuntzaren ondoren; izen-emateen banaketa DBHren eta Batxilergoaren ondoren; goi mailako hezkuntzaren eskuragarritasuna; aniztasunaren artapena; eta parte-hartzea etengabeko ikaskuntzan.


d) Prozesuko adierazleak: Ikastetxe publikoetako zuzendariaren profila; irakaskuntza orduak maila bakoitzean; irakasleen egonkortasuna; eta irakasleen trebakuntza.


e) Emaitzen adierazleak: sustapena Lehen Hezkuntzan; sustapena DBHn; oinarrizko gaitasunak 15 urterekin (PISA, Programme for Internacional Student Assessment); sustapena eta tituluak derrigorrezkoa ez den bigarren hezkuntzan; derrigorrezko hezkuntzako ikasleen adinaren egokitasuna; eskola goizegi uzten dutenen ehunekoa; tituludunen tasa; eta lan egoeraren eta hezkuntza mailaren arteko harremana.

Dokumentazioa:
Indicadores
Ver esta rueda de prensa
escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa