(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Ingurumenaren Munduko Eguna ospatu du Irunberriko eta Arbaiungo arroiletan osteguna, 2009.eko ekainak 4

Sanzberro kontseilariak bisitatu ditu Arbaiungo bidea berritzeko obrak, Irunberriko simaurtegia eta Arroilen Interpretazio Zentroa


Sanzberro kontseilaria La Caixako eta Josenea enpresako ordezkariekin

Sanzberro kontseilaria Irunberriko eta Arbaiungo arroiletan izan da. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, Arbaiungo eta Irunberriko arroiletara joan da gaur, bihar, hilak 5, Ingurumenaren Munduko Eguna dela-eta. 

Bisitan, Sanzberrok Landa Garapen eta Ingurumen departamentua eremu hartan egiten ari den hainbat jarduera ikusi du. Zehazki, honako hauetan izan da: Arbaiungo arroilara sartzeko bideak hobetzen ari diren lekuetan, hegazti nekrofagoak elikatzeko Irunberriko eremu osagarrian (HNEEO) eta Arroilen Interpretazio Zentroan.

Arbaiungo arroilarako sarbidea hobetzeko lanak

Sanzberro kontseilaria Arbaiungo arroilan egiten ari diren hobekuntza lanak ikusi ditu, La Caixa erakundeko Ricardo Alfosekin batera; Alfos jauna La Caixako erakundeekiko harremanetarako arduraduna da Nafarroan, Errioxan eta Aragoin. Finantza erakunde hori hainbat ingurumen proiektu finantzatzen ari da, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean. Arbaiungo arroilari dagokionez, La Caixa eta Landa Garapen eta Ingurumen departamentua Natura Erreserba eta San Pedroko baseliza lotzen dituen bidea hobetzen ari dira.

Arbaiungo arroilako bidea hobetzeko lanak.

Sanzberro kontseilaria Arbaiungo bidea hobetzeko lanak ikusten izan da. ( irudia handitu )

Izan ere, Usunen (Erromantzatuan) hasten den bide hori hondatzen joan da, jende asko ibiltzen delako. Zehazki, zoladura hobetzen, maldak gainditzeko harrizko edo egurrezko mailak jartzen eta bidea garbitzen ari dira.

Lan hori Irunberriko Josenea enpresako zortzi langile ari dira egiten. Enpresaren helburua baztertzeko arriskuan dagoen jendea lan-munduratzea eta gizarteratzea da eta, horretarako, landa eremuari egokitutako lorezaintza lanak egiten ditu, batik bat. Orain guztira 16 langile dauzka. 

Ekimen hori abian dago La Caixako Gizarte Ekintzak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen departamentuak sinatutako lankidetza hitzarmenari esker. Hitzarmen horretan finantza erakundeak hitz eman du urtean 1,2 milioi euro jarriko dituela, bi helburu lortze aldera: batetik, Nafarroako natur ingurunea hobetzea eta zaintzea; eta bestetik, gizarteak baztertzeko arriskuan dauden kolektiboak lan-munduratzen laguntzea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa