(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

San Cernin ikastetxeak irabazi du Nafarroan Europako Euroscola 2009 lehiaketa astelehena, 2009.eko ekainak 8

Sanz presidenteak eman dizkie sariak ikastetxeko ikasleei


Sanz presidentea sarituekin.

San Cernin ikastetxeak irabazi du Nafarroan Euroscola lehiaketa ( irudia handitu )

Iruñako San Cernin ikastetxeak irabazi du Nafarroan Europako Euroscola lehiaketaren 15. edizioa. Lehiaketa Europako Ganberak antolatzen du eta aurtengo lema hau zen: “Europako Parlamenturako hauteskundeak”.

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, sariak eman dizkie ikastetxeko ikasleei, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Ekitaldi horretan parte hartu dute, baita ere, bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledun Alberto Catalan Higuerasek.

Lehiaketaren helburua da gazteei Europako integrazio prozesuaren berri ematea eta prozesu horretan parte har dezaten sustatzea. Azken ediziorako gaia hau zen: Europako Parlamentuaren hauteskundeak eta historia eta erakundearen erabakiek eguneroko bizitzan duten eragina. 

Lehiaketan parte har dezakete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan edo Erdi Mailako Lanbide Heziketan dauden 15 eta 18 urte bitarteko gazteek. Nafarroan 18 taldek parte hartu dute, guztira 180 ikaslek. 

Europako Parlamentuaren egoitzara bidaia

Nafarroan Iruñako San Cernin ikastetxeko San Cernin 1 taldeak irabazi du saria, martxoaren 9tik apirilaren 3ra on line egindako banako eta taldekako probak gainditu ondoren.
Espainiako sailkapenean hamar talde onenen artean daudenez, taldekideak Estrasburgora joango dira Europako Parlamentua ezagutzera. Gainera, datorren ikasturtean, Europako Parlamentuaren gazteentzako simulazio batean parte hartuko dute, Europar Batasuneko herrialde guztietako gazteekin. Bidaia egingo dute, taldeko hamar kideez eta haien irakasleez gain, beste hamabost ikaslek eta bi hezitzailek. Irabazle bakoitzari eman dizkiete, gainera, Mp4 gailu bat, memoria arkatz bat eta Euroscola kamiseta.

Irabazi duen taldeko kideak dira Cristina Tome Rey irakaslea eta ikasle hauek: Gonzalo Aizpun Musquiz, Pablo Buena Gutierrez, Jaime Gonzalez Gonzalez del Campo, Elisa Gonzalez Larequi, Alberto Martinez Carretero, Pablo Lopez Reclusa, Cristina Martin Lozano, Maria Santos Alfageme, Miriam Turiel Miranda eta Javier Torres Martín. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa