(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Krisiaren Kontrako Planean zehaztutako 43 neurriak martxan jarri ditu asteazkena, 2009.eko ekainak 10

Alvaro Miranda kontseilariak jakinarazi du Etxebizitza alorrekoak astelehenean jarriko dituztela indarrean


Krisiaren Kontrako Plana

Nafarroako Gobernuak Krisiaren Kontrako Planean jasotako 43 neurriak martxan daude

Nafarroako Gobernua Krisiaren Kontrako Planean zehaztutako 43 neurriak mamitzen ari da. Neurri horietatik 18 dira enpresei laguntzeko, 8 familientzako, 5 enplegua sustatzeko, 3 gastu publikoa eraginkorragoa izateko eta 9 etxebizitzak sustatzeko; etxebizitzaren arlokoak ekainaren 15ean jarriko dituzte indarrean, datorren astelehenean..

Bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Alvaro Miranda Simavillak, prentsaurrekoa eman du gaur, krisi ekonomikoa gainditze aldera jarritako neurri horien lehen balantzearen berri emateko. Horren harian, jakinarazi du hiritarrek, zalantzak argitu nahi izanez gero, telefono zenbaki honetara deitu besterik ez dutela izango, goizeko 9.00etatik arratsaldeko 17.00etara: 848 42 10 10. Neurri guztiak, enpleguari, enpresari, familiari, etxebizitzari, azpiegiturei, hornidurari eta administrazioari buruzkoak, web orri honetan daude eskura: www.plananticrisis.navarra.es

Jarduerak bi ardatzetan daude egituratuta. Batzuk hiritarrei eta enpresei gaur egungo egoera gainditzen laguntzekoak dira; eta beste batzuk ekonomia suspertzekoak, azpiegitura eta hornidura publikoak sustatuz (batik bat eraikuntza), eta enpleguaren gaineko eragin negatiboa arintzeko. Enpleguari dagokionez, Nafarroa 2012 Planean 4.508 milioi euroko aurrekontua dago.


Alde horretatik, Miranda kontseilariak nabarmendu du Nafarroa 2012 Planean 596,5 milioi euro inbertitu dituztela. Joan den astelehenean onartutako 2009ko hiruhilekoaren segimendu txostenaren arabera, Planean 595,5 milioi euroko inbertsioa metatu da eta 4.442 lanpostu sortu dira (2.420 lehen hiruhilekoan eta 2.022 2008ko laugarren hiruhilekoan). Lehentasunezko jardueren %93 martxan dago dagoeneko, hau da, aurreikusitako 92 jardueretatik 86. Horietatik 66 inbertsiodun proiektuak dira eta 20 aurreikusitako jarduerak (obra baimenak, UGPSen onarpenak, obra esleipenak, e.a.).

Zehazki, Planaren aurrekontu aurreikuspenaren %16 egikaritu da. Arloka, 100,8 milioi euro etxebizitza neurrietan inbertitu dira, 211 milioi nekazaritza industriako eta ureztaketako 9 proiektutan, 128,7 milioi errepide sareko 6 jardueretan, 34 milioi kultura eta aisiako 6 ekimenetan, eta 31 milioi teknologia eta ikerketa aplikatuko zentroetako 9 jardueretan. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Balance del Plan Anticrisis.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa