(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Virgen del Camino ospitaleak ugalkortasunari eta onkologia pediatrikoari buruz egindako lanak Espainiako Pediatria Elkartearen saria jaso du asteazkena, 2009.eko ekainak 17

Komunikazioan, kimioterapia hartu aurretik obulutegiko kriopreserbazioa eta semena izoztea aztertzen da


Molina medikua VC ospitaleko Onkologia Pediatrikoaren Unitateko taldearekin. ( irudia handitu )

Virgen del Camino ospitaleko onkologia pediatrikoaren espezialitateko medikuen talde batek ugalkortasuna prebenitzeari buruz egindako komunikazioak saria jaso du Espainiako Pediatria Elkarteak oraintsu Zaragozan egindako kongresu nazionalean.

Zehatz esanda, saritutako lanean duela lau urtetik Nafarroako ospitaleak kimioterapia edo erradioterapia jasoko duten pubertaroko eta pubertaro aurreko haurrekin egindako lana aurkezten da, etorkizunean seme-alabak izan ahal izateko. Izan ere, minbiziaren aurkako tratamendu horietako batzuek ugalkortasunean eragina izan dezakete. 

Modu horretan, medikuen talde honek planteatutako konponbidea obulutegiko kriopreserbazioa eta semena izoztea da, etorkizunean erabili ahal izateko. Zehazki, lehenengo teknika Valentziako Doctor Peset ospitalean egiten da, eta bigarrena Donostiako Quirón klinikan. Komunikazioan nabarmendutakoaren arabera, azterketen arabera bigarren mailako ondoriorik ez duten prebentziozko neurri hauek aplikatuko ez balira, kimioterapiaren ostean pertsona hauetako %30 bakarrik izango lirateke emankorrak.

Oro har, prozedura horiek aplikatzeko, gaixoen egoera orokorra onargarria izan behar da, kimioterapiaren hasiera bi edo hiru egun atzeratu ahal izateko beste. Aurretik, gaixoari eta familiakoei horren berri ematen zaie banan-banan. Nazioan eta munduan teknika honen inguruan lan egiten ari dira.

Saritutako komunikazioa egin duen ekipoa hurrengo hauek osatzen dute: Javier Molina Garicano medikua, proiektuaren koordinatzailea, María Sagaseta de Ilúrdoz medikua, eta Amalia Ayechu Díaz, Elena Delgado Fuentes, Raquel Díaz-Algadalán González eta Desiree Morales Senosiáin mediku egoiliarrak (guztiak Virgen del Camino ospitalekoak), eta María Sánchez Serrano medikua (kriopreserbazio-programaren arduraduna Valentziako Doctor Peset ospitalean). 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa