(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarearen batzar nagusian parte hartu du
osteguna, 2009.eko ekainak 18

Sarean hogei hizkuntza komunitate baino gehiago daude, irlandarra, galestarra eta letoniarra, besteak beste. Sareak Europako Batzordearen babesa dauka


Euskarabideak Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarearen (ingelesez NPLD) batzar nagusian parte hartu du, ekainaren 15etik 17ra. Sarearen asmoak hauek dira: Europar Batasuneko hizkuntzak sustatzea, ofizialtasuna eta pisu demografiko edo politikoa kontuan hartu gabe; eleaniztasunaren gestioan jardunbide egokiak identifikatzea; eta herrialde guztiei hizkuntza politikak antolatzen laguntzea. Batzar nagusiaren helburu nagusia da datozen urteetarako sarearen lan ildoak ezartzea. Sarearen jarduera ildo nagusia da Europako erakundeei (Europako Batzordeari eta Parlamentuari, adibidez) hizkuntza politiken inguruan laguntza eta aholkuak ematea. Batzarrean Europako Batzordeko kideak daude, gainera.

Sarea 2008an sortu zen, ofizialki, eta Bruselan inauguratu zuten, 2008ko ekainean. Inaugurazio ekitaldiko burua Europako Eleaniztasun komisarioa, Leonard Orban, izan zen. Erakundeak Europako Batzordearen babesa dauka. Sarea hainbat erakunde eta gobernuk osatzen dute.

Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarea

NPLD ekimenaren burua Galeseko Hizkuntza Politikako Bulegoa da. Sareak hainbat bazkide sortzaile dauzka, Irlanda, Gales, Frisia, Katalunia eta Estoniako gobernuak, adibidez. Helburu nagusia da kontinente europarreko hizkuntza sustatzea, daukaten hiztun kopurua edo pisu politikoa aintzat hartu gabe. Ofizialki 2008an sortu bazen ere, hizkuntza komunitateren batek bere hizkuntza sustatu nahi badu, libre dauka sartzea. NPLDren egoitza Bruselan dago.

Sareak Europako Batzordearen aintzatespena lortu zuen 2007an, "Bizitza osoko ikaskuntza 2007-2013" programari esker.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa