(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Foru Administrazioan genero zeharkakotasuna ezartzeko proiektu bat aurkeztu dute osteguna, 2009.eko ekainak 18

Lehen pausoa da hausnartzeko espazio bat sortzea eta oinarrizko dokumentu bat egitea, erreferentzia esparrua zehazteko


Nafarroako Foru Administrazioan genero zeharkakotasuna ezartzeko proiektu bat aurkeztu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NBI) bitartez, Foru Administrazioan genero zeharkakotasuna ezartzeko proiektu bat aurkeztu du, Foru Gobernuko Zuzendaritza Nagusietako ordezkarien topaketan. Ekimenaren apustua da Emakumezko eta Gizonezkoen arteko Berdintasunaren Legea (3/2007) aplikatzeko estrategiak garatzea. Estatuan egin den lehen saioa da.

Aipatu topaketako burua Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Maria Isabel Garcia Malo, izan da, eta honako hauek izan ditu lagun: NBIko zuzendari nagusia, Sara Ibarrola Intxusta, eta Likadi SL enpresako ordezkaria, Mª Angeles Gonzalez; enpresak laguntza teknikoa emango du. 

Proiektuak hiru helburu dauzka: batetik, emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasuna gehitzea Nafarroako Gobernuaren arlo guztietan; bestetik, berdintasun alorrean indarrean dagoen legeria betetzea eta garatzea; eta azkenik, administrazio modernizatzeko prozesuan laguntzea.

Informazio bileran, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari Maria Isabel Garcia Malok azaldu du zeharkakotasuna nola ezarri behar den administrazioan. Gero, lan-talde bat osatu dute. Lan-taldean Nafarroako Gobernuko hamabi departamentuetako ordezkariak egongo dira; dinamizazio lana Nafarroako Berdintasunerako Institutuak egingo du eta aholkulari teknikoa Likadi SL enpresa izango da. Lan-taldeak bi helburu dauzka. Batetik, behar diren prozesu eta egituren eta berdintasun unitateen gainean eztabaida egiteko eta hausnartzeko espazio bat sortzea, administrazioko langileak inplikatuta. Eta bestetik, oinarrizko dokumentu bat adostea eta idaztea, estrategia bateratu bat eta oinarrizko erreferentzia esparru bat ezartze aldera, gero berdintasun unitateen bitartez administrazioan genero zeharkakotasuna ezartzeko.

Lehen fase horrek 2009ko abendura arte iraungo du. Gero, behin ezarpen eredua Foru Erkidegoko lehentasun eta baliabideen arabera antolatua dagoenean, Nafarroako Gobernuko Zuzendaritza Nagusi guztiei aurkeztuko zaie, onar dezaten. Azkenik, Gobernuko bi departamentutan baliozkotuko da.

Aukera Berdintasunaren I. Plana: abiapuntua

Berdintasunaren politika politika orokorretan integratzea da Nafarroako Foru Erkidegoko Emakumezko eta Gizonezkoen Aukera Berdintasunaren I Planaren (2006-2010) helburua.

Emakumezko eta Gizonezkoen arteko Berdintasunaren 3/2007 Legeak zenbait ondorio praktiko dauzka, administrazioan berdintasunaren gestioa hobetze aldera. Besteak beste, emakumezkoen eta gizonezkoen tratabide eta aukera berdintasuna zuzenbidea antolatzeko eta arauak aplikatzeko printzipio bihurtzen du; jarduera ereduak jartzen ditu, berdintasun printzipioaren zeharkakotasuna, esaterako; antolamendu egitura berriak sortzera behartzen du; erabakiak hartzeko prozesuak aldatzen ditu, genero inpaktuaren txostenen bitartez; eta berdintasunaren aldeko aliantzak sortzen ditu.

Testuinguru arauemaile horretan, Nafarroako Gobernuak, gobernu akordio baten bitartez (2009ko martxoak 9), Administrazio Publikoan berdintasun unitateak eta unitate horiek koordinatzeko mekanismoak jartzea errazteko giroa sortzeko konpromisoa hartu zuen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa