(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Eduardo Puelles García inspektorearen hilketa gaitzetsi du ostirala, 2009.eko ekainak 19

Larunbat honetan Sanz presidenteak eta López lehendakariak egin behar zuten topaketa bertan behera geratu da


Sanz presidenteak Eduardo Puelles García inspektorearen hilketa gaitzetsi du. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak gaur goizean Arrigorriagan (Bizkaia) izandako atentatu terrorista gaitzesteko adierazpena egin du Nafarroako Jauregian. Atentatuan Eduardo Puelles García inspektorea hil dute. Hona hemen Sanz presidenteak irakurritako testuaren eduki osoa: 

“Nafarroako Gobernuak, gaur, Arrigorriagan, Bizkaian, Eduardo Puelles García Poliziaren Kidego Nazionaleko inspektorearen hilketa eragin duen atentatu terroristaren aurrean, hurrengoa adierazi nahi du:

Hilketa koldar hori erabat gaitzetsi nahi du, bizitza-eskubidea erabat gutxiesten duelako, eta biktima erakundeen eta legearen zerbitzura lan egiten duen pertsona izanda, modu demokratikoan erabakitzeko gaitasuna deuseztatu eta herritar guztion zerizana den askatasuna suntsitu nahi duelako.

Gobernuak Eduardo Puellesen emazteari, semeei eta familiakoei Nafarroako gizarte osoaren dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkie une zail honetan.

Era berean, Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari eta Patxi López lehendakariari dolumina adierazi nahi dizkie, hilketa basati eta anker honen ostean bizi behar dituzten une zailengatik. Nafarroako Gobernua indar guztiekin lankidetzan arituko da terrorismoaren aurka borrokatzeko, mehatxuaren, estortsioaren eta hilketaren bidez gizarte demokratikoa, herritar guztiak, beldurtu nahi dituzten kriminalak harrapatzen laguntzeko.

Modu berean, Poliziaren Kidego Nazionalari eta Estatuko Segurtasun Indarrei –autonomia-erkidegoetako poliziak barruan sartzen ditut, estatua osatzen duten aldetik- elkartasuna, dolumina eta babes pertsonal, politiko eta instituzionala adierazi nahi dizkiegu, haien artean lankidetzan eta koordinatuta arituz terrorismoa behin betiko errotik erauzi ahal izan dezaten.

Hilketa anker honek eragin digun samina oinarri hartuta eta herritar gehienak ordezkatzen ditugula jakinda, askatasunez aurrera egiteko asmoa dugula adierazten dugu, ETAren xantaiaren, mehatxuen eta ekintza terroristen aurrean amore eman gabe.

Herritar guztiei deia egiten diegu indarkeria gaitzesteko eta indarkeria erabili, babestu, justifikatu edo haren alde gizarte osoak baztertzen dituen argudio politikoak ematen dituztenak arbuiatzeko”. 

Larunbat honetan Sanz presidenteak eta López lehendakariak egin behar zuten topaketa bertan behera geratu da 

Adierazpenaren amaieran, Sanz presidenteak iragarri du gertaera hau dela-eta Iruñan larunbat honetan, ekainak 20, Patxi López lehendakariarekin egin behar zuen topaketa bertan behera geratu dela, EAEn eta Nafarroan egingo diren gaitzespen-ekitaldietan parte hartu ahal izateko. 

Horrez gain, Sanz presidentea gaur arratsaldean Bizkaira joango da Puelles inspektorearen hil-kapera bisitatzeko. Bestalde, Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza batek bihar, larunbata, Bilbon 18etan egingo den gaitzespen-ekitaldian parte hartuko du.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa