(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Nafarroako Gazteria Institutuaren egoitza berria inauguratu du astelehena, 2009.eko ekainak 29

Presidentea, halaber, Gazteriaren Foru Legearen hedatze kanpaina eta ekarpenak egiteko web orria aurkezteko ekitaldira bertaratu da


NGIaren egoitza berriaren aurkezpena, Yanguas y Miranda kalean

Sanz presidenteak Nafarroako Gazteria Institutuaren egoitza berria inauguratu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gazteria Institutuak (NGI) egoitza berria dauka Yanguas y Miranda kalearen 27. zenbakian. Gaur goizean inauguratu dute egoitza Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak; Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok; Iruñako alkateak, Yolanda Barcinak; eta NGIko zuzendari gerenteak, Ana Frias Pardok. Ekitaldian egon dira, baita ere, herriaren defendatzailea, Foru Parlamentuko eta alderdi politikoetako ordezkariak, eta hainbat herritako alkateak, besteak beste.

Egoitzak bi eremu dauzka: eremu batean bulegoak eta jendeari arreta emateko lekua daude, eta bestean gazteek libre erabiltzeko espazio bat. Ekitaldian erakundearen web orri berria eman dute ezagutzera: www.esunasuerteserjoven.navarra.es.

Sanz presidenteak adierazi du egoitza berria Nafarroako Gobernua gazteria arloan sustatzen ari den proiektu eta ekimenetako bat dela. Lehentasunetako bat da gazteek dauzkaten gaitasun eta ahalmenak garatzea, arlo guztietan modu aktiboan parte hartzea eta, lan eginez eta sormena landuz, ekarpen garrantzitsu eta berritzaileak egitea.

Alde horretatik, Sanzek proposatu du gazteengan pentsatzea “gobernuaren jarduera eremu guztietan, arlo guztietan eta gazteekin etengabe eta modu egituratuan hitz eginez". 

Presidenteak, gainera, aitortu du gazteen elkarteek Foru Erkidegoan lan handia egiten dutela. Nafarroako Gazteria Kontseiluaren lana nabarmendu du, elkarteen ordezkaritza organo gorena delako, partaidetza sustatzen duelako eta gazteen eskubideak bultzatzen dituelako; alde horretatik, ETAren azken atentatuaren kontra Kontseiluak egindako adierazpena azpimarratu du.
NGIaren egoitza berriaren aurkezpena, Yanguas y Miranda kalean

NGIaren egoitza berriko espazio bat. ( irudia handitu )

Gazteentzako zerbitzu eta arreta gehiago

Nafarroako Gazteria Institutuaren egoitza berriak 700 metro koadro eta diseinu berritzailea dauzka; kolorea eta gardentasuna dira eraikinaren bereizgarriak.

Gazteentzako zerbitzu eta programei dagokienez, gaurtik aurrera gehiago eta zentralizatuta egongo dira. Gazteei arreta emateko ordutegia ere luzatu egin dute: goizeko 8.30etik iluntzeko 20.00etara egongo da egoitza irekita, astelehenetik ostiralera; apirilaren 1etik uztailaren 31ra, gainera, baita larunbatetan ere, goizeko 9.00etatik eguerdiko 14.00etara.

Egoitza berrian bi eremu daude, bai administrazioarentzat, bai gazteentzat: batetik, bulegoetarako eta administrazio lanetarako espazio bat, gazteei ez ezik gazteriaren alorrean lan egiten duten erakunde eta enpresei (udalei, gazteen elkarteei, aisia eskolei, unibertsitateei eta gazteriaren alorrean eskumen daukaten enpresa pribatuei) arreta eta laguntza eskaintzeko; eta bestetik, Foru Erkidegoan bizi diren gazteek libre erabiltzeko espazio bat. Era horretan, gazteentzako zerbitzu gehiago egongo dira.

Lehen eremuan, besteak beste, gai hauen inguruan arreta espezializatua (informazioa, gestio administratiboak eta diru-laguntzen gestioa) emateko zenbait gune jarri dira: gazteentzako informazioa eta prestakuntza, mugikortasuna, gazteen partaidetza, gazteentzako instalazioen erabilera eta sustapena, gazteen artea, gazteen behatokia, liburutegia eta gazteria arloko tokiko politikak.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa