(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lurralde Antolamendurako Batzordea Mugarteko etxebizitzen sektorea UGPS izendatzearen alde dago

asteartea, 2009.eko ekainak 30

896 etxebizitza eraikiko dituzte, ia %79 babes ofizialekoak, sektore hori eta ekialdeko ingurabidea lotzeko bide bat jarriko dute eta parke publiko handi bat egongo da


UGPSeko antolamendua

Mugarteko UGPSaren antolamendu proposamena. ( irudia handitu )

Nafarroako Lurralde Antolamendurako Batzordeak, Nafarroako Gobernuaren lurralde arloko aholkularitza organoak, erabaki du Mugarteko etxebizitzen sektorea Udalaz Gaindiko Plan Sektorial izendatzea. Sektore hori Mendillorriko hegalen, Lezkairuko zabalgune berriaren eta Mutiloagoitiko gunearen artean dago. Planak, beraz, Arangurengo bailarako eta Iruñako udalak hartzen ditu.

Arangurengo bailarako udalak sustatutako jarduera horren arabera, 896 etxebizitza eraikiko dituzte, 606 babes ofizialekoak, eta horietatik 70 Nafarroako Gobernuak gestionatzen duen lur bankurako.

Arangurengo bailarako udalak plangintza berrikusi egin zuen, Iruñako Eskualdeko Lurzoruaren Mahaiak 2004an hartutako erabakiaren ondoren; erabakiaren helburua zen hirigintza aldetik planifikatutako lurzorua eskura jartzea, babestutako etxebizitzen eskariari erantzute aldera. Gero, 2008ko abenduan, udalak esparru hitzarmen bat sinatu zuen Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza departamentuarekin, Mugartean etxebizitzak jartzeko.

Sektoreak 241.503,98 metro koadro dauzka eta Mutiloagoitiko biztanle gunearen eta Lezkairun laster egingo duten etxebizitza zabalgunearen arteko lurrak hartzen ditu.

Mendillorriko hegaleraino eta ekialdeko ingurabideraino heltzen da. Lursail gehienak Arangurenen daude (229.695,23 metro koadro) eta gainerakoak Iruñan (11.808,75 metro koadro); lur asko lehorreko sailak dira.

Antolamendu proposamenean garrantzitsuena da, batetik, etxebizitza gehienak babestuak direla; eta bestetik, eraikuntza dentsitatea. Izan ere, hektarea bakoitzeko 40 etxebizitza egongo dira, Mendillorrin, Sarrigurenen eta Mutiloa arteko eremuan bezala edo gutxiago.

Proposamena da bereizitako bloke baxuak eta norabide bikoitzeko bloke linealak jartzea, bi eta hiru logelako etxebizitzekin, Iruñako eskualdean azkena egindakoen antzeko baldintza eta azalerekin.

Gutxi gorabehera, etxebizitzen bi heren hiru logelakoak izango dira eta heren bat bi logelakoak.

UGPSaren arabera, hornidura publiko eta espazio libre publikorako 129.340 metro koadro gordeko dira; sektoreak 241.503 dauzka.

Azalera komertziala 4.000 metro koadrokoa izango da.

Errepideei dagokienez, ekialdeko ingurabidearen eta Lezkairuren artean bide berri bat jarriko da, eskualde ahalmen handiko errepide bizkor perimetral bat eta Iruñako ekialdeko zona lotzeko; bide berri hori sektorearen hirigintza garapenaren muga natural izango da.

Bidearen eta etxebizitza eremuaren artean lubeta jarraitu bat jarriko dute, zarata etxebizitzetara hel ez dadin. Iparraldetik hegoalderako bideak sektorea bitan banatuko du: alde batera, muinoan, parke publiko bat egongo da, eta beste aldera etxebizitzak.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa