(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2009an 16 lege-proiektu igorri zituen Foru Parlamentura asteartea, 2010.eko otsailak 2

Iaz bi erakundeak 1.460 ekimenetan uztartuta egon ziren, 1995etik zifrarik handiena


Nafarroako Gobernuak iaz 16 lege-proiektu igorri zituen guztira Foru Parlamentura, 2008an baino hiru gehiago. Datu hori ondorioztatzen da Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuak egindako txostenetik. Hain zuzen ere, txosten horretan 2009an bi erakundeak zein ekimenetan egon ziren uztartuta jaso da (hala nola legeak, mozioak, agerraldi-eskaerak edo informazio-eskaerak).

Ekitaldi horretan Foru Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak 1.460 ekintza sustatu zituzten, hau da, 2008an baino 192 ekimen gehiago, orduan 1.268 espediente abiatu ziren eta. 1995etik zifrarik handiena da. 2007an (hauteskundeen urtea) 648 izan ziren, 2005ean 1.082 eta 2006an, 1.061 espediente.

Txostenean ezarritakoaren arabera, Ganberara igorritako hamasei lege-proiektuetatik bederatzi parlamentu-izapidetzan onetsi dituzte. Gainerako zazpiak ireki berri den otsaila-ekaina aldian ebazteko geratu dira.

Bestalde, parlamentu-taldeek proposatutako legegintza-ekimenak (Foru Legearen proposamenak) 26 izan ziren. Horietatik sei onetsi egin zituzten; zortzik kontuan hartzearen izapidea gainditu zuten; eta beste zortzi baztertu egin ziren, izapide hori gainditu ez zutelako. Horrez gain, bat atzerantz bota zuten; eta hiru 2010ean ebazteko geratu dira.

Era berean, Parlamentuak 324 informazio- eta dokumentazio-eskaera igorri zituen, eta horietan departamentu desberdinek 365 erantzun egin behar izan zituzten. Zortzi demandari erantzuteko zenbait departamenturen arteko koordinazioa beharrezkoa izan zen. Horietatik lauk Gobernu osoa inplikatu zuten. Oraindik erantzuteko daude joan den abenduan aurkeztu arren informazioa igortzeko epe-muga otsailean ezarrita dutenak (14). Departamentu hauei eskatu zitzaien informazio gehien: Osasuna (88), Hezkuntza (44), Landa Garapena eta Ingurumena (37) eta Kultura eta Turismoa (33).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Abiatutako espedienteen taula

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa