(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Errentaren kanpaina apirilaren 16an hasiko da eta Internet bidez bihartik aurrera aurkez daitezke aitorpenak asteazkena, 2010.eko apirilak 7

Ogasunak 183.206 aitorpen proposamen bidali dizkie zergadunei; horietatik 26.000 elektronikoak dira eta Ogasunaren web gunetik jaitsi daitezke

Transcripción textual del video

Gaur goizean, Nafarroako Gobernuko Presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Alvaro Miranda Simavillak, 2009ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egiteko kanpainaren berri eman du. Ogasunak dagoeneko 183.206 proposamen bidali ditu, 250.000 biztanlerenak (zergadunen erdia). Etxean jaso ez dutenek bihartik aurrera Internet bidez aurkeztu ahal izango dute aitorpena, Nafarroako Gobernuaren web orrian: www.navarra.es.
Apirilaren 16tik ekainaren 22ra, zergadunek Ogasunaren eta erakunde laguntzaileen bulegoetara jo dezakete, aitorpena egitera. Horretarako, betiere, aurrez hitzordua hartu behar da, apirilaren 14tik aurrera. Ogasunak hitz eman du itzultzeen %90 uztailaren 1a baino lehen egingo dituela. Herritarrek ordainketak uztailaren 2tik azaroaren 22ra egin beharko dituzte.

2009ko PFEZren kanpaina apirilaren 16an hasiko da.

Ogasunak zergadunei bidalitako 183.206 proposamenei dagokienez (iaz baino 13.500 gehiago dira), hamar zergadunetatik zazpiri (178.000 baino gehiagori) itzultzea ateratzen zaie. Miranda kontseilariak esan duenez, aste honetan bertan kobratuko dituzte itzultzeak, kontu korronteetan. Itzultzeen zenbatekoa, guztira, 82,2 milioi eurokoa da, eta batezbestekoa 628 eurokoa.

Kontseilariak esan duenez, zergadunei proposamenak bidaltzeko sistemak oso ondo funtzionatu du, zergadunen %90ak onartu egin baititu proposamenak. Aurten, gainera, aitorpen proposamena posta elektronikoz bidaltzeko sistema bat jarriko dute abian. Beraz, 26.600 proposamen ez dituzte postontzian jasoko. Aitzitik, zergadun horiek gutun bat jasoko dute etxean, helbide elektroniko batekin. Helbide elektroniko hori baliatuta Ogasunaren web orrian sartu eta aitorpena deskargatu ahal izango dute. Lineako formatu berria hedatu egingo dute datozen urteetan.

Lege arloko berritasunak

Aurten, 2009ko ekitaldiko errenta aitorpenean, beraz, Nafarroako Gobernuak iaz etxebizitza arloan abian jarritako zerga neurriak islatuko dira, krisiaren kontrako beste neurri batzuez gain. Hala, PFEZko tarifa %2,5 beheratuko dute eta, ondorioz, zergadun nafarrek 7,5 milioi euro aurreztuko dituzte. Halaber, 2009an indarrean jarritako aurrezkien zerga ordainketa berria jasoko dute: %15 beharrean %18 izango da. Orobat, lanaren kenkari berriak jarriko dituzte indarrean (gehienez 440 euro), 17.000 euro baino gutxiagoko errentei mesede egiteko. Gainera, 2009an etxebizitza birgaitu zutenei 3 eta 5 puntu arteko murrizketak egingo dizkiete, eta aurten babestutako etxebizitza ofizialak, prezioa tasatutako etxebizitzak edo prezio mugatuko etxebizitzak erosi zituztenei 5 puntu kenduko dizkiete.

Horrez gain, Renove planetako laguntzek ez dute zergarik ordaindu behar, eta zergak moduluka ordaintzen dituzten 32.500 nafarrek (gehienak nekazariak eta abeltzainak) eta autonomoek sektoreari laguntze aldera onartutako modulu beherapenak edukiko dituzte: %5 enpresa jardueretarako eta %12 nekazaritza eta abeltzaintza jardueretarako.

Aitorleen ezaugarriei dagokienez, honako hauek egin behar dute, nahitaez, errentaren aitorpena: 2009an 11.250 euro gordin edo gehiagoko lan etekina izan zutenek; 1.600 euro gordin edo gehiagoko atxikipena izan zuten kapital higigarrien eta ondare handitzeen etekinak izan zituztenek; beste errenta batzuk dauzkaten gainerako zergadunek (enpresaburuek, profesionalek, errentatzaileek, e.a.); eta, betiere, aitorpen bateratua egin nahi dutenek.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Campaña de la Renta 2009.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa