(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoak enpresa publikoen kopurua 38tik 13ra murriztu du eta urtean 28 milioi aurreztuko ditu osteguna, 2010.eko abenduak 16

Gaur Antolamendu eta Berregituratze Planaren proposamena onetsi du eta Gobernuari igorriko zaio datorren astelehenean, abenduak 20, onesteko


Transcripción textual del video

El Consejo de Administración de la Corporación Pública Empresarial de Navarra (CPEN) ha aprobado esta mañana por unanimidad el Plan de Ordenación y Reestructuración del Sector Público Empresarial foral. Este Plan propone la reducción del número de sociedades públicas de las 38 existentes a 13 y consigue un ahorro de alrededor de 28 millones de euros anuales. La propuesta ha sido elevada al Gobierno de Navarra para su aprobación en Sesión de Gobierno el próximo lunes 20 de diciembre.

La nueva organización responde a una serie de principios fundamentales: reducir de forma justificada del número de sociedades existentes en busca de una mayor coordinación, eficacia y eficiencia; alinear y agrupar las sociedades necesarias en función de las políticas sectoriales que desarrolla el Gobierno de Navarra; acometer un plan sostenido de reducción de costes en el sector público empresarial, a corto y largo plazo; optimizar y homogeneizar desde CPEN el funcionamiento transversal del conjunto de sociedades públicas resultantes tras la reestructuración; y reducir, centralizar y coordinar los recursos y operaciones vinculadas a la gestión común de las empresas públicas.

Pajares, Miranda y García Capó

Pajares, bigarren presidenteordea Miranda eta García Capó. ( irudia handitu )

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (NEKP) Administrazio Kontseiluak gaur goizean aho batez onetsi du Foru Komunitateko Enpresa Sektore Publikoaren Antolamendu eta Berregituratze Plana. Plan horretan sozietate publikoen kopurua murriztea proposatzen da, 38ti 13ra, eta modu horretan urtean 28 milioi inguru aurreztuko dira. Proposamena Nafarroako Gobernura igorri da, datorren astelehenean, abenduak 20, Gobernuaren saioan onesteko.

Plana gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan Álvaro Miranda Simavilla Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta NEKPko lehendakariak. Aurkezpenean alboan izan dituzte Jesús Pajares Azpíroz NEKPko zuzendari kudeatzailea eta Gustavo García Capó Nafarroako Enpresa Sektore Publikoaren Antolamendu Planaren idazketaren esleipenduna den Deloitte aholkularitzako bazkidea.

Aurkeztutako Planaren arabera, proposamen horrekin Nafarroa autonomia-erkidego aitzindaria izango da enpresa sektore publikoan mota horretako prozesua egiten, bai sozietate publikoen mapa berria osatzeko egindako aurretiazko azterketari dagokionez, bai proposatutako aurrezte helburu estrategikoak zehazteari dagokionez.

Horrez gain, Nafarroa da sozietate publikoen kopurua neurri handienean murriztu duen autonomia-erkidegoa. Autonomia-erkidegoek gaur egunera arte argitaratutako datuen arabera, Nafarroan 38 sozietatetik 13 sozietatera gutxitzea %66ko murrizketa egitea da. Extremadurak soilik du antzeko ehunekoa, baina bertako sozietateen kopurua askoz txikiagoa da (18 ditu). Gaztela-Mantxan %55eko murrizketa egitea aurreikusi dute; Balear uharteetan, %51koa; Aragoin, %49koa; Andaluzian, %43koa; Madrilen, %32koa; eta Valentziako Erkidegoan, %18koa. Bestalde, Gobernu zentralak estatuko sozietate publikoen %27 murriztuko duela iragarri du. Modu horretan, murrizketaren batez besteko ehunekoa %43 ingurukoa da.

Helburuak eta egitura

Onetsitako antolaketa berriarren arabera, egon dauden eta NEKPren menpekoak diren sozietate publikoak 38tik 13ra murriztuko dira. Sozietate horietako bakoitza jarduera esparru zehatz bati lotuta egongo da, Nafarroako Gobernuaren estrategiarekin lerrokatutako politika publikoarekin bat etorriz.

Antolaketa berri honek oinarrizko printzipio batzuei erantzuten die: egon dagoen sozietateen kopurua modu justifikatuan murriztea koordinazio, eraginkortasun eta efizientzia handiagoa lortzeko; beharrezko sozietateak lerrokatu eta taldekatzea Nafarroako Gobernuak garatzen dituen politika sektorialen arabera; enpresa sektore publikoan kostuak murrizteko plan iraunkorra gauzatzea, epe labur eta luzean; NEKPtik berregituratzearen ostean geratzen diren sozietate publikoen zeharkako funtzionamendua optimizatu eta homogeneizatzea; eta enpresa publikoen kudeaketa erkideari lotutako bitartekoak eta eragiketak murriztu, zentralizatu eta koordinatzea.

Sozietateen mapa berria hurrengo hauek osatuko dute:

-Lurzoruaren eta etxebizitzaren esparrurako sozietatea, Navarra de Suelo Industrial (NASUINSA), Navarra de Suelo Residencial (NASURSA), eta Viviendas de Navarra (VINSA) sozietate publikoak integratuta.

-Garraiorako eta logistikarako sozietate bat; horretan bat egingo dute Agencia Navarra del Transporte y la Logística (ANL) sozietate publikoak eta Iruñeko Garraioaren Hiriak (IGH).

-Nekazaritzako elikagaien esparruan, bi sozietate planteatzen dira: bata azpiegituretarako, Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiria sozietatea; eta bestea zerbitzuetarako, Riegos de Navarra eta Riegos Canal de Navarra, Instituto de Calidad Agroalimentaria de Navarra (ICAN), eta ITG Ganadero y Agrícola bateratuz.

-Proposatutako bosgarren sozietateak ingurumen arloan egingo du lan eta sozietate hauek barruan hartzen ditu: Gestión Ambiental, Viveros y Repoblaciones de Navarra (VIVEROS) eta Echauri Forestal, baita Navarra de Medio Ambiente Industrial (NAMAINSA) eta Potasas de Subiza (POSUSA) ere.

-Seigarren sozietateak toki azpiegiturak kudeatu eta NILSAk gauzatutako eginkizuna bere gain hartuko du.

-Zazpigarren sozietatea kultura-espazioetan arituko da, eta bertan sartuko dira Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregiak eta Auditorioak eta Iruñeko Planetarakoak garatutako lanak.

-Zortzigarren sozietateak gaur egungo Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra (SPRIN) bere gain hartu eta azpiegitura tematiko, aisiako eta kirolekoak kudeatuko ditu. Bertan sartzen dira Nafarroako Zirkuitua eta Territorio Roncalia.

-Planean sozietate bat proposatu da Hezkuntzarako eta Talenturako, eta horretan sartuko da Centro Navarro de Autoaprendizaje de Idiomas (CNAI).

-Hamargarren sozietatea Administrazio Publikoari zerbitzuak eta teknologia eskaintzeko ente instrumental bakarra izango da. Sozietate berria gaur egungo sozietate hauek bat egitearen ondorioz sortuko da: Producción Informática de Navarra (PIN), Obras Públicas y Telecomunicaciones de Navarra (OPNATEL) eta Navarra de Servicios (NASERSA).

-Berrikuntzarako eta Ekintzaileentzako sozietate publiko bakarra egongo da, gaur egungo enpresa publiko hauek bat egitearen emaitza moduan: Agencia Navarra de la Innovación y Tecnología (ANAIN), Centro Europeo de Empresas e Innovación (CEIN), Start Up Capital Navarra eta Navarra de Verificaciones Legales (NAVELSA).

-Hamabigarren sozietateak Ogasun eta Ondare zerbitzuak bateratuko ditu, eta horretan bat egingo dute Trabajos Catastrales (TRACASA) eta Gestión de Deudas (GEDESA) sozietate publikoek, gaur egun garatzen duten zerbitzuen sorta bateratua handitzeko.

-Eta 13. sozietatea sustapen ekonomikoaren eta finantzaketaren esparruan arituko da. Gaur egungo Sociedad de Desarrollo de Navarra (SODENA), Navarra de Gestión para la Administración (NGA), Fondo de Jóvenes Empresarios (FJE) eta Navarra de Financiación y Control (NAFINCO) sozietate publikoek bat eginda sortuko da.

Kostuak aurrezteko estrategia

Sozietate Publikoen Antolamendu eta Berregituratze Planak 2010-2013 aldirako Kostuak Aurrezteko Estrategia barruan biltzen du. Azken helburua sektore publikoaren gastua urtean 28 milioi euro murriztea da.

Gaur egungo gastuekin alderatuta, ehunekoei dagokienez, aurrezterik handienak sozietate publikoetako Administrazio Kontseiluetako kideen ordainketetan izango dira, hain zuzen ere, 38 sozietate izatetik 13 izatera igarotzean, ordainketa horiek %60 murriztuko baitira; aurrezte ehuneko bera egongo da erabilera propiorako errentamenduetan ere, lokalen alokairuak murriztuko dira eta.

%25 aurreztuko da kontzeptu hauengatik: aholkularitza; aseguru-primak eta bestelakoak; banku-zerbitzuak; eta publizitatea, propaganda, katalogoak eta azokak. Era berean, %15 aurreztuko da hurrengo hauetan: konponketak eta kontserbazioa; garraioak eta mezulariak; bulegoko materiala eta papergintza; bidaia eta ordezkaritza gastuak; garbiketa; segurtasuna; eta askotariko gastuak.

Bestalde, %10 murriztuko dira langileen arloko gastuak, beste enpresa batzuek egindako lanak, hornikuntza gastuak eta finantza gastuak. Eta erosketen atalean, aurreikusitako aurreztea %4 da.

Miranda kontseilariak azaldu duenez, langileen arloan aurreikuspenen arabera ez da langilerik kaleratuko, atal horretan %10 murrizteko helburuaren barruan %5 2010ean aplikatutako neurriekin lortu baita, eta gainerako %5 2013ra arte lortu beharko baita, neurri ez traumatikoekin.

Betearazpen egutegia

Nafarroako Enpresa Sektore Publikoa Berrantolatu eta Berregituratzeko Planak Nafarroako Parlamentuak 2009ko ekainaren 18ko 8/2009 Foru Legearen bidez onetsitako aginduari erantzuten dio. Foru Lege hori dela bide NEKP sortu zen eta enpresa sektorea arrazionalizatzea agindu zitzaion.

Antolamendu eta Berregituratze Plana ezartzeko prozesuan sozietateak integratzeko eginkizuna gauzatuko da, legeak ezarritakoaren arabera.

Prozesu hori hasteko, Nafarroako Gobernuak plana onetsi behar du. Onespen hori datorren abenduaren 20an, astelehena, ematea aurreikusita dago. Urtarrilean sozietateen kontuen auditoretza hasiko da eta, modu paraleloan, bat-egite proiektuak egingo dira. Aurreikuspenen arabera, martxoaren amaieran Merkataritza Erregistroan aurkeztuko dira, eta Erregistroak aditu independentea izendatu beharko du kasuan kasuko txostena egiteko. Modu horretan, Sozietate Publikoen Biltzar Nagusiek bat-egiteak maiatzaren erdialdean onetsi ahal izango dituzte, eta horren ostean MEAOn argitaratuko dira eta jendaurreko aldia eta hartzekodunentzako aurkaratzeko eskubidea gauzatzeko aldia irekiko da. Jarraian, sozietate berriak eta administrazio kontseilu berriak eratu ahal izango dira. Aurreikuspenen arabera, prozesu hori irailean amaituko da.

Sozietateak eratu ondoren, departamentuetara atxikiko dira, kudeatzaileak izendatuko dira eta organigrama berriak egin eta onetsiko dira, eta sozietate bakoitzaren plan artezleak eta diruzaintza planak idatziko dira. Kostuak aurrezteko planak etengabeko jarduera izango dira prozesu osoan, plana Gobernuak abenduaren 20an onesten duenetik aurrera.

Bilera kudeatzaileekin eta komunikazioa langileei

Plana prentsaurrekoan aurkeztu aurretik, Miranda kontseilariak bilera egin du sozietate publikoetako kudeatzaile guztiekin NEKPko Administrazio Kontseiluak aurretiaz onetsitako Planaren edukia azaltzeko. Era berean, gaur goizean 1.500 posta elektroniko baino gehiago bidali dira planaren edukiarekin sozietate publikoetako langileei, idazkariei eta administrazio kontseiluetako kideei eta lehendakariei.

Nafarroako Enpresa Sektore Publikoaren Antolamendu eta Berregituratze Planaren testu osoa interneten kontsultatu daiteke, NEKPren web orrian, www.cpen.es (informazioa eta albisteak atalean).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación del Plan

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa