(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urdazubiko kobazuloek, Legasa eta Doneztebe bitarteko bide berdeak eta Eurovelo proiektuak Baztan-Bidasoako turismo azpiegiturak hobetu dituzte
osteguna, 2010.eko abenduak 30

Nafarroako Gobernuak ekimen horiek diruz lagundu ditu


Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak, Santiago Villares Urdazubiko alkatearekin eta Cederna Garalur-eko eta Bertiz Partzuergoko ordezkariekin batera, Urdazubiko kobazuloak bisitatu ditu gaur goizean. Nafarroako Gobernuak, leku horretan, bisitariak hartzeko, informazioa emateko eta artatzeko espazio berria sortu du. Zehatz esanda, egon zegoen eraikinaren ondoan, beste eraikin bat eta komunak egin dira, eta merchandisinga eta aurkikuntzen kopiak saltzeko espazioak prestatu dira. Eraikin horretan, kondairen arabera kobazuloetan bizi ziren lamiei buruzko informazioa ematen da, hain zuzen ere, erdi emakumeak eta erdi arrainak ziren izakiei buruzkoa, eta mitologiarekin lotutako alderdi desberdinak azaltzen dira.

Era berean, Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, kobazuloetako sonorizazio sistema berritzeko eta Urdazubiko Ikaburua kobazuloa babesteko eta energia aurrezteko laguntza eman du. Lanen bidez, sonorizazio sistema berritu eta agertoki berriak sortu dira, argi eta soinu osagaiekin, energia efizientzia kontuan hartuta.

Horrez gain, espazio horietako habitat naturala hondatzen duten goroldioak eta likenak kendu dira eta tenperatura egokia mantendu da estalaktitak eta estalagmitak eta kobazuloetako fauna egoera onean kontserbatzeko.

Hobekuntza horiei esker, kobazuloko ibilbideak orain gehiago irauten du, 40 minutu inguru. Eta, gainera, animalia espezie berriak ikus daitezke, hala nola araknido zuri eta itsua, "abasola sarea" izenekoa, ezaugarri horiekin munduan dagoen bakarra. Horrez gain, lehen ikusi ahal ziren espezieak, hala nola saguzarrak, orain errazago beha daitezke.

235.108 euro inguruko inbertsio osoa egin da, eta Gobernuak 140.121 euroko laguntza eman du, bi urtetan, 2009an (105.472 euro) eta 2010ean (34.649 euro).

Legasa-Doneztebe bide berdea

Jarraian, kontseilaria Doneztebera joan da, Legasa eta Doneztebe bitarteko bide berdean egindako konponketa lanei eta Eurovelo proiektuari buruzko informazioa jasotzeko.

Bide berdean, zorua konpondu da eta babesak jarri dira. 78.512 euroko aurrekontuan 47.107 euroko diru-laguntza eman da bi urtetan banatuta. Proiektua antzinako trenbideak berreskuratzeko ekimenaren barruan sartzen da, bide berdeak programaren barruan.

Inguru horretan turismo, aisia eta kirol ekipamendua sortu nahi da, naturan kirolak praktikatzeko dagoen eskaerari erantzuna emateko.

Bidasoako trenbideak 43 kilometro ditu, Endarlatsatik Elizondoraino, Lesaka, Igantzi, Sunbilla, Doneztebe, Narbarte, Legasa, Oieregi eta Baztan zeharkatuz.

Hala ere, Bidasoako bide berdearen proiektuak lurralde-esparru handiagoa barruan hartzen du eta Bertiz Turismo Partzuergoa osatzen duten haran eta eskualde guztiak ukitzen ditu: Bortziriak, Malerreka, Bertizarana, Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdi.

Eurovelo, bidegorrien Europako sarea

Turismo produktuak garatzeko planaren barruan, Endarlatsa-Doneztebe tartea bultzatzen ari dira, Baiona eta Iruñea lotuko dituen bidegorriaren barruan. Ibilbide hori Eurovelo Bidegorrien Europako Sarea proiektuaren barruan sartzen da. Horri lotuta, zikloturistentzat distantzia luzeko hamabi ibilbide garatu nahi dira, Europa zeharkatzeko. Nafarroari dagokion tartea Kostalde Atlantikoko Ibilbidearen barruan sartzen da. Hain zuzen ere, ibilbide horrek 8.186 kilometroko luzera du eta Norvegia, Erresuma Batua, Irlanda, Frantzia, Espainia eta Portugal zeharkatzen ditu.

Proiektu hau, Espainiako aldean, Bertiz Turismo Partzuergoak eta Bidasoa Activak sustatzen dute, eta Frantziako aldean, Conseil Général des Pyrénées Atlantiques izenekoak. Guztira, Endarlatsa-Doneztebe tarteko aurrekontua 873.003 eurokoa da. Kopuru horretatik 796.664 euro inbertsio gastuetara bideratuko dira, eta 76.338 beste jardun batzuetara. Inbertsio gastuen %65 (517.832 euro) EGEF Funtsak finantzatzen du, eta %35 (278.832 euro) Nafarroako Gobernuak. Aurrekontu hori hiru ekitalditan banatuko da. 2010ean, aurrekontua 38.080 eurokoa da; 2011n, 454.033 eurokoa; eta 2012an, 304.622 eurokoa.

Bestalde, beste jardun batzuetara bideratutako 76.336 euroetatik %35 (26.718) Bertiz Turismo Partzuergoak finantzatuko du, eta %65 EGEF Funtsak. Jardun horien artean, besteak beste, seinaleak diseinatzea, sustapena, web orria eta komunikazioa sartzen dira. Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, 2004-2010 aldian, ia 4 milioi euro inbertitu ditu Bertiz Partzuergoari eta udalei emandako laguntzetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa