(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroara etorritako bisitarien kopurua heren bat igo da hamar urtetan krisi ekonomikoa izan arren osteguna, 2015.eko urtarrilak 29


Barcina Lehendakariak Reyno de Navarra turismo-markaren lorpenak nabarmendu ditu haren hamargarren urteurrenean, Foru Komunitatearen Eguna ospatzeko Fiturren egindako ekitaldi instituzionalaren barnean


Transcripción textual del video

Nafarroako lehendakariak azken urtean turisten kopuruak izandako igoera nabarmendu du (% 9). Bestalde, Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak Reyno de Navarra markak azken hamar urteotan izandako lorpenak aipatu ditu.

Agintariak dantza-ikuskizunari begira

Agintariak dantza-ikuskizunari begira. ( irudia handitu )

Nafarroara etorritako bisitari-kopurua % 31,3 igo da azken hamar urteotan, krisi ekonomikoa izan arren. Nafarroako Estatistika Institutuak emandako datuekin bat etorriz, 901.309 bidaiari izan ziren 2005. urtean, eta 1.183.520, 2014an; urte horretan, Foru Komunitateak bisitarien errekor guztiak hautsi zituen.

"Guztion ahaleginari esker, errekor guztiak hausten segitzen dugu", ziurtatu du Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Nazioarteko Turismo Azokan (FITUR) Foru Komunitatearen Eguna ospatzeko egindako ekitaldi instituzionalean. Bertan izan dira ere, Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza.

Bere agerraldian, Lehendakariak Reyno de Navarra turismo-markaren lorpenak azpimarratu ditu, hura sortu zela hamar urte bete direnean. Denbora-tarte horretan, gaualdi-kopuruak ere gora egin du, % 17,6 zehazki; hots, 2.076.408 izan ziren 2005ean, eta 2.441.080, 2014an.

Turismo-eskaintza ere areagotu egin da. Ostatu-hartzea % 61,5 igo da: 983, 2005ean, eta 1.588, 2014an; plazen kopurua ere % 35,8 igo da: duela hamar urte, 28.571 plaza zeuden, eta 38.795, hamar urte geroago.


Lehendakariaren agerraldia

Barcina Lehendakaria bertaratutako guztiei hitz egiten. ( irudia handitu )

Denbora-tarte horretan, Foru Gobernuak turismoa sustatzeko 700 ekintza baino gehiago egin ditu, azoka, aurkezpen, publizitate-kanpaina, eta turismoko operadore nahiz kazetariak Nafarroara egindako bidaietan; 2.900 turismo-produktu inguru sortu, garatu eta sustatzeko 50,5 milioi euroko laguntza eman du, ETE, erakunde, toki-entitate eta turismo-partzuergoekin egindako deialdi eta hitzarmenen bidez.

"Ospatzen ari garen arrakasta hau guztiok egindako lanaren emaitza da", adierazi du lehendakariak, eta jarraian Nafarroaren turismo-markaz hitz egin du, "estrategia bateratu baten ikur" dena; hari esker, Foru Komunitatera etorritako bidaiariak areagotu egin dira, bai eta haren zabalkundea hemendik kanpo ere.

Azken urtean bakarrik, turisten kopuruak % 9 egin du gora, hau da, Espainia guztiko hazkunde handiena da hori, Madrilen atzetik. Horrek eragin "oso ona du" enpleguan, Yolanda Barcinak nabarmendu duenez. 2014ko azaroko datuek adierazten dutenez, turismo-sektoreak 16.214 pertsonari ematen die lan Nafarroan, eta haietatik 10.278 emakumeak eta 5.936 gizonak dira.

Datu horiek ikusita, Lehendakariak azpimarratu du Nafarroako turismoa "erreferentzia" dela gainerako ekonomia-sektoreetarako.

Ekitaldi instituzionala

Yolanda Barcinaren agerraldiaz gain, Fiturren ospatutako Nafarroako Egunaren ekitaldi instituzionalean honako hauek ere hitz egin dute: Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek; Turismo zuzendari nagusi Carlos Ercek eta Ostalaritza Elkarteko lehendakari Ana Beriainek.

Haiek egin bitartean, "Hartu atseginez" sustapeneko bideoa proiektatu da, bai eta naturari buruzuko bideo bat aurkeztu ere; horrekin batera, Alicia Griffiths Turrillas arpa-jotzailearen eta Almudena Lobón eskolako bi dantzariren emanaldia ikusi ahal izan da. Ekitaldia Reyno de Navarra markaren hamargarren urteurreunari egindako aipamen bereziarekin amaitu da.

Jarraian. agintariek zenbait stand bisitatu dituzte, eta haien artean FITUR Osasunean Nafarroak jarritako erakusmahaia nabarmendu behar da; azoka nagusiarekin batera egiten den azoka da, osasun-turismoa lantzen da bertan eta Foru Komunitateak estreinakoz parte hartu du.

Gogora ekarri behar da, agintariei IFEMAko lehendakari José Álvarez del Manzanok egin diela ongietorria Madrilgo Juan Carlos I. azoka-barrutira heltzean, eta Nafarroako stand-eraino lagundu die.

Behin hara heltzean, "dbr3.Nafarroako turismo-irudia" eskola arteko lehiaketaren bigarren edizioko ikasle irabazleak agurtu dituzte; haien lanak Nafarroak Fiturren jarrirako stand-ean ikus daitezke.

Honako ikasle hauek dira: Maristas ikastetxeko (Sarriguren, Egues) Tomé Ferreira de Costa ikaslea , eta haren tutore Juan Bastida Iñarrea, Batxilergoko mailan saritutakoak; Santa Luisa de Marillac ikastetxeko (Barañain) Ismael Tiscar eta Rubén Zoco ikasleak, eta haien tutore Elena Ruiz de la Cuesta, DBHko 3. eta 4. mailetan saritutakoak; eta Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko (Iruña) Isabel Bastida eta Ane Esain ikasleak eta haien tutore Nerea Sanz de Acedo, DBHko 1. eta 2.mailetan saritutakoak.

Egunekio turismo-erakargarritasun nagusiak

Nafarroak Fiturren jarritako stand-ean turismoko ekitaldi eta erakargarritasunen 22 aurkezpen egingo dira egunotan.

Gaur, osteguneko programan, ekitaldi instituzionalaz gain, Flamenco on Fire jaialdia aurkeztu da, datorren udan berriro ere Iruñean egingo dena. Ekitaldian Pepe Habichuela gitarra-jotzaileak parte hartu du, semearekin batera, Josemi Carmona gitarra-jotzailearekin.

Eguneko beste ekitaldi batzuk Fiturreko Turismo Aktiboko saria Baztan Aventura Park-i banatzea izan da, abendura-modalitatean, eta Nafarroak 2015ean bisitariari eskaintzen dizkion aisialdi eta turismoko sei eskaintza berriren aurkezpena: Erregeek urtarrilaren 22an inauguratutako Nafarroako Unibertsitatearen museoa; Errenazimentuaren ibilbidea, eta, haren bidez, Tafalla, Mendigorria, Larraga, Lerin eta Miranda-Argako udalerrietako Errenazimentuko ondare artistikoan zehar ibilbide bat egitea proposatzen da; irailean Lodosan egingo den Sokamuturren Kongresu Nazionala;Navartur-en hamargarren edizioa, Reyno de Navarra turismoko nazioarteko azoka, eta Nafarroak zikloturismoa egiteko eskaintzen dituen aukerak.

"Navarra, de cine", amaitzeko

Aurkezpenen programa bihar, ostirala, amaituko da Foru Komunitateak Fiturrera eramandako turismo-apustu nagusiaren sustapenarekin: "Navarra, de cine" ibilbide berriarekin. Moncho Armendáriz zinema-zuzendariak aurkeztuko duen ibilbidean, pelikula aipagarriak filmatu diren hamahiru leku sartzen dira, esaterako: Ocho apellidos vascos", "Las brujas de Zugarramurdi", "The Counsellor", "Los Borgia" edo "007".

Navariderere aurkeztuko da, motorrean egiteko hamar ibilbiderekin eta honako leku hauetan barrena 2.000 kilometro egiteko aukerarekin: Aralar eta Urbasako mendilerroak, Irunberri eta Arbaiungo arroilak, Erronkaribar, Baztan, Erriberri edo Artaxoa, besteak beste.

Gainera, beste proposamen batzuek ere izango dute tartea: Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiak, Irisarri Land Emoziona landako lehen resort-ak, eta Nafarroako produktu tipikoen dastatzeak.

Gogoratu behar da, asteazkeneko inaugurazio-egunean, turismoko beste proposamen batzuk ere ezagutarazi zirela, esaterako: zuhaitz gainean lo egiteko esperientzia (Basoa Suites-en eskutik), bizikleta gaineko turismoa edo zikloturismoa (Irati Xtrem eta Pirenaica) eta Baztanibarreko paisaia berde eta idilikoetatik egindako ibilbidea, Dolores Redondo idazlearen eskutik.

Halaber, Carlos Rodriguezekin ardoaren eta patxaranaren Nafarroako zenbait nahasketa dastatu ahal izan ziren; Donejakue bidearen gida ilustratua aurkeztu zen, hotelak eta bezeroak komunikatzeko web-aplikazio berritzaile bat (Koaling Pamplona eta Carlos Oliteren eskutik), eta "Egin korrika Nafarroan" proposamena; azken horren barnean sartzen dira II. San Fermin Maratoia eta "Ezagutu Nafarroa korrika ginez" produktua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa