(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ábaco jatetxea, Xabier hotela, Irrisarri Land eta Tuterako Udala, 2015eko Turismoko sariak ostirala, 2015.eko martxoak 6


Nafarroako Turismo Kontseiluak "Reyno de Navarra" sariak proposatu ditu gaur goizean, bai eta Iruñeko Orfeoiari aipamen berezi bat egitea ere 150. urteurrena betetzen duela eta


Iruñeko Orfeoiaren eskolania.

Tuterako Udala, José María Guindano ostalariak zuzendutako Xabier hotela-jatetxea, Ábaco taberna-jatetxea eta Irisarri Land turismoko gunea proposatu dira 2015eko "Reyno de Navarra" Turismoko sariak jasotzeko haien hainbat maila eta modalitatetan. Iruñeko Orfeoiari ere aipamen berezi bat egitea proposatu da, jaio zenetik 150 urte betetzen dituela-eta.

Hala erabaki du gaur goizean Nafarroako Turismo Kontseiluak, turismo-arloko Nafarroako Gobernuko organo-aholkulariak, Nafarroako Jauregian gaur egin duen bileran.

Tuterako Udala toki-erakundeen, turismo-partzuergoen eta elkarteen mailan proposatu da. Kontseiluak udalerriaren turismoa garatzeko hiri horrek egindako apustua eta duen konpromisoa azpimarratu du, turismo-produktu arrakastatsuak sortu izana, esaterako: Monreal Dorrea eta Kamera Ilun modura abian jarri izana; Tuterako katedralaren berrikuntza eta bertako bisita-programa; hiriko ibilbideak ("Tutera ezezaguna", "Judería", "Bequer-en Ibilbidea"), bai eta inguruko gastronomia sustatzea, barazkiak bereziki.

"Turismoko enpresak edo enpresaburuak" mailan, "Ostatu" modalitatean, Xabier hotela-jatetxea eta bertako jabe José María Guindano proposatu dira. Nafarroako Turismo Kontseiluak nabarmendu duenez, hotel familiarra da, Xabierraldientzat oso ezaguna, ospe handiko sukaldearekin. Guindano ere azpimarratu du inguruko turismo-ekimen askoren sortzaile eta sustatzaile izateagatik, besteak beste: Mendi Behera Elkartea (bertako lehendakaria da), eta Xabierko Lurren Turismo Partzuergoa (lehendakariordea da).

Maila berean, baina "Sukaldaritzako Modalitatean" Ábaco taberna-jatetxea proposatu da. Kontseiluaren esanetan, "azken urteotan, Nafarroan nahiz beste autonomia erkidego batzuetan, sari gehien jaso duen jatetxe nafarretako bat da; bertako kalitate, sukaldeko berrikuntza eta arte garaikidearen erdigunean duen integrazio koherenteagatik nabarmentzen da".

Nafarroako Turismo Kontseiluak  Irrisari Land oporgunea proposatu du "Turismo-zerbitzuak ikertu, garatu, berritu eta emateko" modalitatean, landa-turismoko ekimen berritzaile eta integrala izateagatik; haren barnean sartzen dira: hotelean ostatu hartzea nahiz naturan bertan, basoan dauden etxoletan, eta aisialdiko nahiz kiroletako jardueren eskaintza osoa eskaintzen du (tirolinak, zikloturismoa, mendi-ibiliak, abentura…).

Azkenik, Aipamen Berezia Iruñeko Orfeoiari egingo zaio jaio zenetik 150 urte betetzen dituela-eta; alde batetik, Nafarroako enbaxadore modura Espainiako eta atzerriko beste hiri batzuetan egindako lanagatik, eta bestetik, abesbatzen arlo sinfonikoan taldeak Estatuan nahiz atzerrian lortutako ospeagatik.

Toki-erakundeen, turismo-partzuergoen eta elkarteen modalitatea, Tuterako Udalerako

Tuterako Udalak duela 15 urtetik apustu garrantzitsua egin du udalerriko turismoa garatzeko eta turismo-produktuak sortzeko. 2000. urtean plan txiki batekin hasi zen lanean, helburu batzuk finkatu ziren, eta 2011n anbizio askoz handiagoko Plan Estrategiko berri bat idatzi zuen.

Lana hainbat mailatan egiten ari dira: hiriko baliabideak berrituz eta turismo-produktu bihurtuz; turismoko produktu berriak eginez, gastronomiari, Erromanikorako eta Barrokorako bisita-programari, Tutera ezezagunari edo baratzei lotutako jarduerak eginez; turismo-sektoreko enpresekin harremanak sustatuz, eta haiekin batera, hiriak eta inguruneak dituen baliabide guztiak sustatzeko proiektu handiak eginez.


"Turismoko enpresak edo enpresaburuak" maila: José María Guindano Ciprés

Jose Maria Guindano izan da protagonista Zangozako eskualdeko turismoa sustatzeko eta dinamizatzeko orduan. Mar del Pirineo kanpinaren kudeaketarekin ekin zion bere ibilbideari, eta 80ko hamarraldiaren hasieran Goa kafetegia jarri zuen. Handik gutxira, gotzainaren etxe zaharraz jabetu eta Xabier hotela-jatetxea jarri zuen, Xabierko Gazteluaren parean; establezimendu hori Zangozako eskualdeko eta Mendi Beherako turismo-enpresa ikurretako bat bihurtu da.

Nolanahi ere, Guindano, eskualdeko udalek edo entitateek antolatutako festa, kirol, kultur, gizarte eta erlijioko ekintza handi eta txiki guztien babesle, mezenas eta laguntzaile izan da ere.

1995ean, El Claustro turismo eta kulturako Elkartea sortu zuen Pachi Latorre eta Nicolás Sartagudarekin batera. Erakunde horrek honako hauek antolatu ditu: autoetarako ibilbideak, Mendi Beherako Ardo Jardunaldiak, Zangozako Eskulangintza Azoka eta Santa Maria la Real elizarako bisita gidatuak, besteak beste, eta erakunde horren buru izan zen 1995etik 2001era. 2002an, inguruko turismoan eragin handia izan duen beste elkarte baten sortzailea izan zen: Baja Montaña-Mendi Behera.

Elkarte horrek turismoko hainbat ekintza eta proiektu sortu ditu, eta 2007tik elkarteko buru da. Azkenik, 2010ean, Baja Montaña-Mendi Behera elkarteak Xabierko Lurren Turismo Partzuergoa sortu zuen Zangozako eskualdeko udalekin batera (bertako lehendakariordea da).


Sukaldaritzaren modalitatea Ábaco taberna-jatetxerako

Ábaco taberna-jatetxeak 2008an zabaldu zituen ateak Huarteko Arte Garaikidearen mueoko barnealdean, jabean Jesús eta Luis Íñigo anaiak izanik. 37 urte bakarrik izan arren,

Jesús Íñigo sukaldari iruñearrak ia 20 urte daramatza gastronomiaren munduan.

16 urte bakarrik zituela. AEBetara joan zen, eta han hasi zuen bere gastronomia-abentura. Ingalaterran, Txilen, Argentinan eta Espainiako hainbat eskualdetan izan zen lanean, bai eta El Bulli, Arzak eta Akelarre jatetxe garrantzitsuetan ere. 2002an, Nafarroako Sukaldari gazteen Lehiaketako Lehen Saria irabazi zuen.

2010, 2013 eta 2014an, Ábacok Nafarroako Pintxo Asteko Lehiaketako Urrezko Mailako Lehen Saria eskuratu zuen; 2012 eta 2014an Euskal Herriko Pintxo Txapelketako Lehen Saria; 2014an, Accesit saria irabazi zuen Valladolideko Pintxoen Estatuko Txapelketan pintxo kontzeptu onenagatik eta Repsol gidak SOL saria eman zion. 2015ean, egindako ibilbide profesionala aitortzeko La Capilla Saria lortu zuen.

"Turismo zerbitzuak ikertu, garatu, berritu eta eman: Irisarri Land" modalitatea

Irisarri Land oporgunea ostatua, aisialdia, natura eta abentura uztartzen dituen landa-turismoko kontzeptu berritzailea da. Igantzin kokatuta, iaz zabaldu zituen ateak, eta ostatu hartzeko hiru modalitate ditu (hotela, etxolak eta aterpetxea), 200 lagun sartzen dira eta turismo aktiborako hainbat gune ditu, zikloturismoa egiteko ibilbideekin, mendi-ibiliak egiteko eta tirolinekin.

Beste erakargarritasun batzuen artean, Espainiako tirolina handiena du (2,5 km), 140 metro luzeko zubi tibetarra, 1.600 metro koadroko indoor gune bat txikientzat, jolas eta jarduerez beteta, abentura-ibilbideak, jaitsiera-pistak, bizikletan jauziak egiteko zirkuitua eta zaldian ibiltzeko lekuak. Ostatu hartuta eta eguneko bisitak eginez gozatu daiteke eskaintza zabal horrekin.

Iruñeko Orfeoiarentzako Aipamen Berezia

1865ean sortutako Iruñeko Orfeoiak 150 urte betetzen ditu, eta tarte horretan, musika-ikuspegiaren barnean, Estatu-mailan eta nazioartean ospe handia lortu du abesbatzen alor sinfonikoan.

Bazkideek osatzen dute, eta haiek honako era honetan antolatzen dira: ohorezko bazkideak, meritu oneko bazkideak, bazkide-abeslariak, bazkide-abeslari izan nahi dutenak, bazkide-babesleak eta musika-eskolako ikasleak. Laurehun bat pertsona, guztira. Haien artean, sozialki gehien ikusten direnak ehun emakume eta gizonek osatutako orfeoia da; beren borondatez ikasten, entseatzen aritu izan direnak beraien bizitzaren zati handi batean musika-obra askotarako, eta mundu guztian dituzten hainbat emanaldi prestatzeko.

Orfeoiak ahozko errepertorio sinfonikoko konposizio garrantzitsuenak abestu ditu bere historian. Munduko orkestra onenekin egin du eta nazioarteko jaialdi aipagarrienetan aritu da, obra klasikoak eta berriak nahastuz beti. Haren kalitateari esker, duela hirurogei urtetik, Estatuko mugak gainditu ditu, eta herrialde askok bertan izatea eskatzen duen abesbatza aparta bihurtu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa