(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Leyre Antoñanzas eta Alba Fernández, Tabakorik gabeko Munduko Egunaren eskolako marrazketa-lehiaketako irabazleak ostirala, 2015.eko maiatzak 29


Bideo-lehiaketako saria Zizur BHI-k egindako muntaketak eskuratu du


Lehiaketako irabazleak eta agintariak. ( irudia handitu )

Barañaingo Santa Luisa de Marillac ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasle Leyre Antoñanzas eta Iruñeko Navarro Villoslada BHIko Bigarren Hezkuntzako ikasle Alba Fernández izan dira kartelen eskolako lehiaketaren irabazleak. Osasun Publikoaren Institutuak antolatu du lehiaketa tabakorik gabeko Munduko Eguna ospatzen dela-eta.

Gainera, Zizur BHIko ikasleek egindako "Rebobina-atzera eraman" ikus-entzunezko muntaketa arrazoi beragatik antolatutako bideo-lehiaketako irabazlea izan da, Nafarroako Dentisten Elkargo Ofizialak emandako saria.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak hilaren 31n ospatzen den tabakorik gabeko Munduko Egunarekin bat egiten du, eta aurten honako honetan oinarrituko da: tabakoaren legez kanpoko merkataritzak biztanleen osasunari eragiten dioten kaltean, gazteengan bereziki. Lehiaketan lagundu dute ere, Hezkuntza Departamentuak eta Mediku, Dentista eta Erizaintzako elkargo ofizialek, bai eta Familia Medikuntza eta Komunitateko Medikuntzaren Espainiako Elkarteak ere.

Sari-banaketa, gela guztia Sendavivara (Lehen Hezkuntza) eta Rocopolisera (BIgarren Hezkuntza) joatea eta kirol-arropa erosteko 60 euroko txartela irabazleentzat, gaur goizean egin da. Ekitaldian Osasun kontseilari Marta Verak eta ISPLNko zuzendari-kudeatzaile Mª Soledad Arangurenen parte hartu dute, bai eta elkargo profesionaletako eta Hezkuntza Departamentuko ordezkariek ere.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako Leyre Antoñanzasen lanean, zigarro bat ikus daiteke erretzeko debekua adierazten duen seinale baten aurrean, ondorengo goiburuarekin: "Yo… ¡paso!, tu… ¡da el paso!" (Nik… paso egiten dut, zuk… eman pausoa!". Bestalde, DBHko 2. mailako ikasle Alba Fernandezen kartelaren goiburua honako hau da: "Apaga tu cigarro, enciende tu vida" (Itzali zure zigarra, piztu zure bizitza"); hautsita dagoen zigarro bat ikus daiteke bertan, landare batentzat lorontzi bihurtzen dena.


Leyre Antoñanzasek egindako lana. ( irudia handitu )

Irabazleen gain, Santa Luisa de Marillac-eko ikasle Azahara Treto eta Iker Ezpeleta finalistak izan dira Lehen Hezkuntzako mailan. DBHko mailan, berriz, Mendabiako Joaquin Romera BHIko Leyre Acedo, eta Tuterako Benjamin de Tudela BHIko Andrea Chivite ikasleak izan dira finalistak.

Tabako-kontsumoaren hasiera, 15 urterekin

14-29 urte arteko gazteentzat egindako Nafarroako 2013-2014 Gazteria Inkestaren arabera, tabakoa erretzen 15,3 urterekin hasten dira gazteak, eta egunero erretzen 16,5 urterekin, batez beste. 10 gaztetatik 6k ez du inoiz erre; aldiz, 10etik 2k egunero erretzen du. Egunero erretzen duten gazteen portzentajea 21,3 da, 8,7 zigarro erreta batez beste; eta zifra horrek gora egiten du adinean aurrera egin ahala. 14 eta 17 urte arteko taldean, nesken portzentajea mutilena halako bi da (10,2 eta 5,3, hurrenez hurren).

Biztanleen artean, oro har, inoiz erre ez dutela dioten pertsonen kopurua igo egin da Nafarroan (osasunaren estatuko azken inkestako datuak, 2011koak), hau da, % 60; aurreko azterketan, berriz, 2006koa, portzentajea % 47,5 zen. Biztanleen % 23,3k erretzen du (% 25,6, 2006an), Estatuko batez bestekoaren azpitik dagoen portzentajea. Nafarroa, gainera, 20 zigarro edo gehiago kontsumitzen duten erretzaile gutxien dituen komunitatea da. 45-64 urte arteko adin-tarteak erretzen du egunean zigarro gehien.

Nafarroako minbizia-mota batzuetako biziraupena igotzen ari bada ere, 2014-2020 aldirako Osasun Planaren proiektuak, adierazle negatiboen artean, ondorengoa nabarmentzen du: tabakoari lotutako tumoreek eragindako heriotza-tasak berdin jarraitzea, eta minbizia-mota horrek emakumeen kasuan gora egitea.

Tabakoa kontsumitzen hasteko prebentzioa eta erretzeari uzteko laguntza

Nafarroan, Lehen Mailako Arretako osasun-zentroek Erretzen uzteko Laguntza Programa (PAF) eskaintzen dute, eta haren barnean zenbait esku-hartze-mota sartzen dira: gomendioa, banakako arreta, taldekakoa eta laguntza farmakologikoa. Lehen Mailako Arretako iturrien arabera, 2014an 4.733 erretzaile berri izan dira; aurreko urtearen aldean, jaitsi egin da, eta igo erretzeari uzteko laguntza jasotzen dutenen kopurua, bai eta laguntza jaso duten erretzaile ohiena ere.

Erretzen uzteko Laguntza Programari laguntzeko tresna modura, prestakuntza egin da lehen-mailako arretako ekipoen erdiarekin gutxi gorabehera.

Gainera, ISPLNren webgunean erretzeari uzteko laguntza-programa bat eskura daiteke online bidez ("Erretzaile ohiek ez dute etsitzen"), doan eta 15-25 rute arteko gazteentzat dena bereziki.

"Tabakoaren aurkako" legeak duen jarraipenari dagokionez (42/2010 Legea), iaz, ISPLNk egindako salaketa- eta zigor-kopurua % 50ean murriztu da 2013ko urtearekin alderatuz. Salaketak eragin zituzten arrazoiak izan dira, alde batetik, kerik gabeko espazioak zuzen ez seinaleztatzea, eta bestetik, tabakoa desegoki kontsumitzea legeak debekatutako tokietan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa