Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Dagozkien udal eta kontzejuek egin beharreko obrak 2015eko azaroaren 1a baino lehen amaitu beharko dira
Hezkuntza Departamentuak 400.000 euroko diru-laguntza eman du Nafarroako hainbat udalerritako irakaskuntzako 27 ikastetxe publikoren hobekuntza- eta birmoldaketa-obrak egiteko, NAOean argitaratutako ebazpenaren arabera (141. zenbakia, uztailaren 22koa).
Zehazki, laguntza horien hartzaileak ondorengo udal eta kontzejuak dira: Arantza; Arbizu; Areso; Azagra; Baztan; Bera; Beriain; Berriozar; Betelu; Castejon; Cintruenigo; Doneztebe; Lizarra; Etxarri Aranatz; Funes; Irurtzun; Legasa; Lesaka; Mendabia; Miranda-Arga; Noain; Otsagabia; Orkoien; Oteitza; San Adrian; Ultzama; eta Zugarramurdi, hezkuntzako eraikinak zaindu eta mantentzeko arduradun modura.
Obrak aurten azaroaren 1 baino lehen amaitu beharko dira, eta ondorengo lanak dira, funtsean: iragazgaiztea, instalazioa elektrikoak eta berokuntza, estalkiak berritzea, isuriak konpontzea, iturgintza eta hodietako lanak, komuna eta sarbideak egokitzea, edo ebakuazio eta segurtasuneko hobekuntza-jarduerak, besteak beste.
Ebazpenak honako aukera hau jasotzen du: laguntza horiei uko egiten bazaie, soberakina azken onuradunaren onartutako eskaerari erantzuteko erabili ahal izatea, Barriozarko Udala, kasu honetan, 4.727 eurorekin (baldin eta gehienez 5.909 euroko gastua justifikatzen badu, aurkeztutako aurrekontuaren arabera).
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen