(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aranzadi Zientzia Elkartea fusilatuen 25 gorpu topatzen saiatzen ari da Iberoko Zurbau parajean astelehena, 2015.eko abenduak 7


Ollo kontseilaria gorpuak hobitik ateratzeko lekuan bertan izan da, eta lan horiek beste astebetez luzatuko dira


Ollo kontseilaria, Zurbaun (Ibero).

Ollo kontseilaria, senideen bila dabiltzan bilobekin, Aranzadiko kideekin, AFFNA eta Oltza Zendeakoekin. ( irudia handitu )

Aranzadi Zientzia Elkarteak beste bospasei egunez luzatuko ditu gorpuak topatzeko eta hobitik ateratzeko lanak Iberoko Zurbau parajean. Memoria historikoaren familia eta elkarteen ikerketek adierazten dutenez, toki horretan 25 eta 30 pertsona arteko gorpuzkiak egon daitezke 1978an Larragako herritarrek topatutako hogei bat gorpuri erantsita. Oraingoz, lau gorpu oso aurkitu dira.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Alvaro Baraibarrek parajea bisitatu dute gaur goizean. Paco Etxeberria forentseak Nafarroako Gobernua Foru Komunitatean gorpuak hobitik ateratzeko lanetan egon izana azpimarratu du. "Lehen aldia da", helarazi du.

Gorpuak hobitik ateratzeko lanak Nafarroako Gobernuak emandako laguntzen barnean egiten ari dira, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak Aranzadi Zientzia Elkartearekin, Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkartearekin (AFFNA-36) `Amapola del Camino´ Memoriaren aldeko Nafarroako Herrien Koordinakundearekin, Oltza Zendeako ordezkariekin eta senideekin beraiekin egindako bilkuren ondoren.

Senideez eta AFFNA-36ko kideez gain, Oltza Zendeako Moises Garjon alkatea eta udalerriko bizilagunak ere hurbildu dira bertara, ingurua egokitzen ari direnak memoria historikoaren mugarri bat altxatzeko.


Paco Etxeberria.

Paco Etxeberria, Aranzadiko forentsea. ( irudia handitu )

UGT eta PSNko kideak

Larunbatean hasi ziren lanak eta orain arte zazpi gorpuzki topatu dira, haietako lau gorpu osoak, metro bateko sakoneran. Iruñeko hamaika bizilagun, Garesko sei, Obanosko beste sei ere, Uharte Arakilgo hiru (haien artean, alkatea), Berbintzanako bi eta Ondarroako beste bat lurperatuta daudela uste da, batzuek besteengandik `pilo´txikietan bereizita.

Fusilatuen artean, Iruñeko talde sozialistako, UGTren sortzaile eta Iruñeko zinegotzi Gregorio Angulo Martinena ageri da. Bertan dago ere, hiriko beste zinegotzi bat –Jose Roa Garcia– eta kolpe militarraren uneko UGTko militanteak, bai eta beste filiazio politiko batzuetako pertsonak ere (CNT, IR…). Toki horretaraino bertaraino hurbildu dira gaur goizean PSN eta UGTko idazkari nagusi María Chivite eta Javier Lecumberri.

Ollo kontseilariak azpimarratu duenez, lan horiek "berandu" egin dira, baina nabarmendu du Nafarroako Gobernuak "oso argi duela" gorpuak hobitik ateratzeko lanak "lehentasunezkoak" eta "premiazkoak" direla, beren senideak bilatzen ari diren zuzeneko familiarrak baitaude oraindik. "Nafarroako Gobernuak oso argi du pertsona horientzako justizia, erreparazioa eta egia egon behar direla", esan du eta, jarraian, 80 urtez memoria bizirik mantendu duten elkarte, senide eta ikertzaileei eskerrak eman dizkie. 2016. urterako, Aurrekontuen proiektuak 75.000 euro esleitzen ditu Aranzadi elkartearekin izenpetutako hitzarmen baten barnean.

Paco Etxeberría forentseak adierazi duenez, berriz, gorpu guztiak ezin dira beti topatu edo identifikatu. "Ezingo ditugu guztiak aurkitu, baina berreskuratzen den gorpu oro guztiona da", azaldu du. Gorpuak hobitik ateratzeko lanetan, erakundeek, Gobernua eta udala, erakutsitako "sentsibilitatea eta inplikazioa" eskertu ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa