(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak bertako jaietan sexu-erasoen eta emakumeen jazarpenaren kontrako kanpaina errepikatu du astelehena, 2017.eko ekainak 5


Ollo kontseilariak "Eta jaietan...zer?" kanpaina aurkeztu du gaur, gizarteak mota horretako portaeren aurka egin dezala sustatzen duena


jaiak

Aurtengo kanpainaren kartelaren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, "Eta jaietan… zer?" kanpaina prestatu du beste urte batez udalen eta kontzejuekin lankidetzan, herritarrak sexu-erasoen eta emakumeen jazarpenaren aurrean sentikor ager daitezen gehienbat udan Nafarroan egiten diren jaietan, izan ere, jarrera horiek permisibitate handiagoa izaten dute. Adierazi behar dugu iaz 69 salaketa aurkeztu zirela ekainetik irailera sexu-indarkeriarengatik. Horietatik, 38, emakume gazteenak izan ziren (14-30 urtekoak). Aurreko urtearen aldean (2015) % 200 baino gehiago handitu ziren, beraz.

Ekimena Ana Ollok, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak, aurkeztu du gaur informazio-topaleku batean. Hor, komunikabideek emakumeen kontrako sexu-indarkeriarekin zerikusia duten berriak tratatzean zer eginkizun duten azaldu dute, Pilar López Díezek emandako prestakuntza-saio batean. Informazio Zientzietan doktorea eta Kazetaritzan lizentziatua da eta kazetari gisa lan egin du SER, Onda Madrid eta RNE irratietan. Bestalde, komunikabideen hezitzailea da. Topaketan Mertxe Leranozek, INAI-NBIko zuzendari kudeatzaileak parte hartu du.

Kanpaina

Ana Ollok azaldu duen moduan, aurten bi eslogan diseinatu dituzte, NO ES NO esloganarekin batera joango direnak, gaitzespen mezua emakumeek bakarrik ez adierazteko. Zeuen ezetza geurea ere bada esloganak "gizonek mezu hori bere egitea du asmoa, hirugarren esloganaren bidez eskatzen dena, Geure ezetza zeuena ere bada". Eskaera hori "etengabea izan da sexu-erasoen aurreko azken gizarte-erantzunen ondoren".

Emakumeen aniztasuna ere erakutsiz, kartelak zenbait kolore eta arrazaren bidez adierazi nahi izan ditu emakumeak, desgaitasuna ere agertuz, indarkeriari aurre egiteko kontuan hartu behar delako.

Urtero bezala, udalek parte har dezakete kanpainan. Horretarako, kartel berria argitaratu da. Bere diseinuak, aurreko urteetan bezala, esku gorria barne hartzen du, bertako jaietan genero-indarkeria gaitzesteko sinbolo gisa. Nobedade gisa, aurten, gizonak emakumeen ondoan daude, gaitzespen bera agertzeko. Banderatxoak egin dira diseinu horrekin, eta toki entitateei emango zaizkie faroletan edo zutoinetako esekitzeko. Kartela atxikitako udalerrien eskura ere jarriko da, zenbait euskarritan zabal ditzaten, jai-egitarauetan nagusiki. 2016. urtean 249 herri, udal eta kontzeju atxiki ziren kanpainara (2015ean baino % 13,6 gehiago), eta Nafarroako emakumeen % 87,78an eta gizonen % 86,62an izan zuen eragina.

Ana Ollok eta Mertxe Leranozek nabarmendu dute genero-indarkeria gizarte-desberdintasunaren zantzua dela, beraz, ezinbestekoa dela gai horretan aurrera egitea, mota horretako portaerak errotik kentzeko.

Komunikabideetan zabaltzea

Horrez gain, komunikabideen zabaltzeko kanpaina bat ere diseinatu dute, jai eta aisialdi giroan emakumeen kontrako indarkeria gaitzesteko mezua indartzeko eta laguntzeko; baita jaiez gozatzeko ere gizonen eta emakumeen arteko berdintasun baldintzetan.

Zehazki,Nafarroako irratien irratiko iragarkiak egitea eta zabaltzea aurreikusita dago, kanpainaren mezuarekin, iragarkiak idatzizko komunikabideetan eta bertako aldizkarietan, uztail, abuztu eta irailerako antolatutako edizioarekin; eskualdeko edo hiriko garraio-markesinak eta errotuluak autobusen kanpoaldean. Mezua Nafarroako Gobernuko webgunean ere zabalduko da: www.navarra.es.

Halaber, esku gorriaren sinboloa ere jarriko da entitate, elkarte eta herritarren eskura.

% 21,9 handitu dira salaketak 2017ko lehen hiruhilekoan

2017ko urtarril, otsail eta martxoan 323 salaketa egin ziren emakumeen kontrako indarkeriarengatik. Beraz, % 21,9 handitu dira 2016ko aldi berean izandako 265aren aurrean.

323tik, 14 eta 30 urte arteko emakume gazteek egin zituzten, aurreko urteko 86en aldean (% 31,4ko igoera).

Harrera-baliabideei dagokienez, hiruhileko horretan, 26 emakume, 14 alaba eta 16 semerekin artatu ziren larrialdietako zentroan; 6 emakume, 4 alaba eta 6 seme abegi-etxeetan eta 6, 7 eta 11 egoitzetan. Bestalde, genero-indarkeriaren biktimentzako arreta integraleko taldeek (EAIV) 332 emakume, 38 alaba eta 20 seme artatu zituzten. Horietatik, 108, Lizarrako EAIVn, 164 Tuterakoan, 30 Iruñerriakoan eta 30 Tafallakoan. Azken bi horiek 2016ko abenduan hasi dira lanean.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa