(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak itxarote-zerrenda kirurgikorik txikiena izan du 2010. urtetik eta lehen kontsultak ia 10.000 pertsonatan jaitsi dira astelehena, 2017.eko uztailak 24


Dominguez kontseilariak bi urte hauetan laguntza eta prebentzio-esparruan egindako aurrerapenak nabarmendu ditu, eta erronkak gisa hauek aipatu ditu: itxarote-zerrendak murrizten jarraitzea, lehen mailako arreta berritzea, zahartze aktiboko estrategia eta Osasun Foru Lege berria


Transcripción textual del video

Osasun Departamentuak legealdiko lehen bi urteko balantzea egin du gaur, eta osasunaren ikuspegi sozialago baterantz aurrera egin du. Dominguez kontseilariak nabarmendu du "emaitza esanguratsuak lortu direla, hala nola itxarote-zerrenda kirurgikoko daturik onenak 2010. urtetik aurrera, lehen kontsultari itxaroten dioten paziente kopurua ia 10.000tan txikiagotzea, enplegu publikoaren aldeko apustua egitea, zenbait urtetan deialdiak egon gabe beste 528 plaza atereaz, osasun arloan dauden desberdintasunak murrizten hastea, zenbait neurrirekin, hala nola baterako ordainketa farmazeutikoa, lehentasunezko zerbitzuak itzultzea sistema publikora, hala nola Nafarroako Ospitaleguneko sukaldeak, edo prebentzioari lehentasuna ematea".

Ebakuntzetarako itxarote-zerrendaren bilakaera. ( irudia handitu )

Osasun Departamentuak legealdiko lehen bi urteko balantzea egin du gaur, eta osasunaren ikuspegi sozialago baterantz aurrera egin du. Dominguez kontseilariak nabarmendu du "emaitza esanguratsuak lortu direla, hala nola itxarote-zerrenda kirurgikoko daturik onenak 2010. urtetik aurrera, lehen kontsultari itxaroten dioten paziente kopurua ia 10.000tan txikiagotzea, enplegu publikoaren aldeko apustua egitea, zenbait urtetan deialdiak egon gabe beste 528 plaza atereaz, osasun arloan dauden desberdintasunak murrizten hastea, zenbait neurrirekin, hala nola baterako ordainketa farmazeutikoa, lehentasunezko zerbitzuak itzultzea sistema publikora, hala nola Nafarroako Ospitaleguneko sukaldeak, edo prebentzioari lehentasuna ematea".

Balantzean Dominguezekin batera Luis Gabilondo, Osasuneko zuzendari nagusia, eta Maria Jose Perez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, izan dira. Egindako jarduerak zehaztu dituzte eta 5 esparrutan taldekatu dituzte: herritarren eskubideak eta prestazioak; osasun publikoa; osasun laguntza; enplegu publikoa eta profesionalak eta ikerketa eta prestakuntza.

"Legealdiaren lehen urtean Departamentuak azken legealdiko aurrekontu-murrizketak itzultzen eta egiturazko arazo larriak konpontzen saiatu zen, eta horien artean osasun-arretarako eskubide unibertsalaren bermeei emandako mehatxuak, aurreko legealdian itxarote-zerrendek izandako hazkunde handia eta profesionalen gero eta motibaziorik eza handiagoa", adierazi du Dominguezek. Horrez gain, Osasun Planaren Estrategien eta 2015. urtean pilotu gisa ezarri zen Kronikoen Programaren hedapen eraginkorra egin ahal izateko beharrezkoak diren baliabideak hornitu ziren. Horrez gain, aldi honetan, Legealdi osorako zuzentarauak ezarri zituen Plan Estrategiko bat egin zuen, eta bi ardatz ditu: komunitateko osasuna sustatzea eta osasun arloko desberdintasunak murriztea eta osasun-sistema iraunkor eta kalitatezkoa bermatzea, biztanleriaren beharrei erantzuten diena. Zentzu horretan, kontseilariak nabarmendu du "Plan Estrategikoa betetzen ari dela eta bi ardatzetan aurrera egiten ari dela. Hori dela eta pozik gaude nolabait".

Bigarren urtean, Dominguezen arabera, erabakigarritasunez osasunaren ikuspegi sozialago baten alde egin da, Osasunean dauden desberdintasunak murrizteko, eta sare publikoan haurdunaldiaren borondatezko etena bermatzen duen sexu eta ugaltze osasuneko politika berri baten eskubide berriak eta prestazioak garatzeko, bestelako prestazioen artean, edo baterako ordainketa farmazeutikorako laguntza berriak, 242.000 onuradunei zuzendutakoak".

Bigarren urtean, azpiegituretan, ekipamenduan eta teknologietan egindako inbertsio-esfortzu berreskuratu da, % 121eko igoerarekin 2015eko hasierako aurrekontuaren aldean. Horrez gain, Zerbitzu Publikoen aldeko apustu ausarta egin da, barneratuz edo lehentasunezko zerbitzuak arlo publikora sartuz, bermea, kalitate-kontrola, eraginkortasuna edo ekitatea ziurtatzeko. Era berean, osasun publikoari lehentasuna ematen jarraitu da, zenbait ekintzarekin, hala nola koloneko minbizi-programa 65.000 pertsona berriei hedatzea eta lan-istripuen prebentzioa.

Osasun kontseilariak hauxe azpimarratu du: "jarduera hauek Foru Gobernuaren esfortzuari esker egin dira, aurten 1.047 milioi euro bideratu dituztelako Departamenturako, lehen aldiz hasierako aurrekontuaren 1.000 milioiak gaindituz". Kopuru horrek 109 milioiko igoera ekarri du 2015. urtearen aldean. Dominguezek eskerrak eman dizkie "aurrerapenak posible egin dituzten osasun-eragileei (udalak, tokiko erakundeak, plataformak, profesionalen eta pazienteen elkarteak, alderdi politikoak...), Gobernuaren gainerako departamentuei, eta bereziki gure osasun-sistemaren balio handiagoa ekartzen duten profesionalak".

Herritarren eskubideak eta prestazioak

Herritarren eskubideekin lortutako aurrerapenei dagokienez, Departamentuak nabarmendu du osasun-arretaren unibertsalizazioaren aldeko apustua egin duela Nafarroan egoitzan dauden lehen egunetik. Zentzu horretan, onartu du legealdi honetan 3.459 pertsonek dutela osasun-arretarako eskubidea, edozein dela haien legezko edo administrazio egoera.

Bereziki nabarmena izan da sexu- eta ugalketa-osasunari buruzko politika berria, gizarte-errealitate berriari erantzuteko. Emateko zerbitzuen zorroa handitu da, sare publikoan haurdunaldiaren borondatezko eteteak egitea bermatuz, bestelako prestazioen artean. Halaber, Emakumearen Arretarako Zentroek (EAZ) izena aldatu dute eta Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretako Zentro (SUOAZ) izatera pasa dira, pertsona guztiei erantzuteko, eta ikastetxeetan eta beste leku batzuetan afektibitate eta sexu hazkunde sustatzeko jarduerak egin dira.

Azkenik, Departamentuak, baterako ordainketarako laguntza berriak azpimarratu ditu gertaera azpimarragarri gisa, 242.000 onuradun ingururekin eta 2 milioi euroko inbertsioarekin, osasunerako ekitatean aurrera egiteko urrats erabakigarri gisa. Lehen aldia da Espainian diru-laguntzak pentsiodunentzat bakarrik ez direla, baizik eta urtean 18.000 euro baino gutxiagoko errentak dituzten eta langabezia egoeran dauden langileentzat ere direla.

Osasun publikoa eta lan-osasuna

Departamentuaren lehentasunezko jarduera-ardatzetako bat osasun- eta lan-osasuna da, aurrekontua % 18 handitu dena. Hartutako lehen neurri gisa haurren txertoen egutegian pneumokozikoen aurkako txerta sartzea nabarmendu zen, Estatu Txostenak eta Nafarroako Aholku Batzorde Teknikoak gomendatzen zuten moduan. Txertoa hartutako umeko 305 euroko familia-aurrezkia ekarri du. Horrez gain, gizarte-ekitatea ziurtatu du, eta txertoen % 96 barne hartzea lortu da. Horrela, babes kolektibo handia bermatzen da pneumonia bezalako gaixotasun larrien aurrean.

Bi urte hauetan ere gazteen artean alkoholaren kontsumoa prebenitzeko ekintzak egin dira. Beste aurrerapen garrantzitsu bat izan da Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programa handitzea. Horri esker, 50 eta 69 urteko 64.244 nafar berriak horren onuradun izan dira.

Era berean, Departamentuak Nafarroan erretzen duten pertsonen kopurua murrizten saiatzeko egindako esfortzu ekonomikoa ere esanguratsua da, gaur egun, 123.000 baino gehiago direlako. Erretzeari uzten laguntzeko sendagaiak finantzatzea erabaki du, urtean 600.000 euroko inbertsioa aurreikusita. Horrez gain, adierazgarria da Osasuneko Departamentu arteko Kontseiluak sustatutako 2017-2022 Nafarroako Zahartze Aktibo eta Osasungarriko Estrategiaren hasiera, joan den maiatzean aurkeztu zutena eta hura garatzeko lan egiten ari direna.

Beste aurrerapen garrantzitsu batzuk izan dira, batetik Nafarroako osoko elkarte eta udalen laguntza eta finantzazioaren handitzea, 2017an 2 milioi euroko aurrekontua izan delako, duela bi urteko 1,4 milioi eurokoaren aurrean. Horrez gain, Osasun Komunitarioko Behatokia sortu da, osasun arloko eragile guztiei osasun adimena ematen diena eta osasun arloko desberdintasunak aztertzen dituena.

Laneko osasunari dagokionez, laneko istripuak eta beste kalte batzuk murrizteko helburuarekin, aurrekontua 200.00 eurotan handitu da eta ezbehar kopururik handiena duten ekonomia-jardueren 648 enpresa bisitatzeko kanpaina hasi da, arriskuen kudeaketa baloratzeko eta prebentzio-neurriak proposatzeko. Jarduera hau Nafarroako Lan Osasuneko 2017-2020 Ekintza Planaren barruan kokatzen da, gizarte-eragile guztien partaidetzarekin eta Nafarroako Laneko Osasun Kontseiluak onartuta. Bederatzi programa eta 12 azpiprograma ditu.

Osasun-laguntza

Estrategia integral bat egitea itxarote-zerrendak epe labur, ertain eta luzerako neurriekin murrizteko izan zen Osasun Departamentuak legealdiaren hasieran egindako lehen jardueretako bat. Nabarmentzen da asteburuan Nafarroako Ospitalegunean diagnostiko-probak egitea, Nafarroako herritarren irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin.

Bi urte hauetan aurrerapen nabarmenak lortu dira itxarote-zerrenden murrizketan. Lehen kontsultetan 9.875 pertsona gutxiago daude itxarote-zerrendan duela bi urte baino (% -21). Itxarote-denborak ere murriztu egin dira: 13 egun. Jaitsiera esanguratsu hori, lehen kontsulten jardueraren igoerarengatik gertatu da hein batean. 2016. urtean 2014. urtean baino 21.303 lehen kontsulta gehiago egin ziren. Ebakuntza kirurgikoei dagokienez, itxarote-zerrenda 7.422 pertsonetara jaitsi da, eta zifrarik baxuena izan da 2010. urtetik. 2015eko ekainekiko 1.257 pertsonetan murriztu da (% -15). Era berean, ebakuntza baterako itxarote-denborak 15 egunetan murriztu dira. Lehen kontsultetan bezala, jarduera kirurgikoaren handitzea erabakigarria ere izan da, 2016an baino 3.038 ebakuntza gehiago egin direlako 2014. urtearekiko. Itxarote Kirurgikoko Bermeen Legea gainditzen duten pertsonen kopuruari dagokionez, bilakaera positiboa ere izan da, duela bi urtekoaren aldearen % 48 jaitsi delako. Azkenik, proba osagarrietan ere 2.623 pertsona gutxiago egon da bi urte hauetan (% -15), nahiz eta kolonoskopietan igoera egon, kolon eta ondesteko minbizia detektatzeko Programa handitu delako neurri handi batean.

Kroniko eta Pluripatologikoen Estrategia 56 oinarrizko osasun-eremuetara hedatu da, hau da, Nafarroako biztanle guztiei zabaldu zaie, bai paziente pluripatologikoei, bai oso ohikoak diren gaixotasunei (diabetea, bihotzeko gutxiegitasuna, dementzia, fibromialgia eta eskizofrenia). Duela bi urte Programa pilotu gisa 5 oinarrizko osasun-eremuetara bakarrik hedatu zen, 3 motatako pazienteentzat.

Beste aurrerapen bat izan da etxeko ospitaleratzearen aldeko apustua, bi urtetan ohe erabilgarrien kopurua bikoiztu egin delako: 105 ohe.

Larrialdien arretari dagokionez, % 15 txikiagotu da urgentzia larrialdiak artatzeko denbora Nafarroako Ospitalegunean (bizitza-urgentziak berehala artatzen dira), eta 12,4 minututan kokatu da. Aurrerapen garrantzitsu hau Hobekuntza Plana abian jarri ondoren gertatu da, izan ere, beste 11 langile kontratatu dira (urteko gastua 432.000 eurotan handitu da horren ondorioz), ekipamendu berria erosi da, 208.000 euroren truke, eta beste neurri batzuk ere hartu dira, hala nola bosgarren triaje eremu bat irekitzea, familiei informazioa emateko gune bat eta abar.

Zerbitzu publikoen alde egindako apustua izan da Departamentuaren ekintzaren beste ardatzetako bat. Nabarmendu behar da Nafarroako Ospitaleguneko sukaldeen kudeaketa publikoa berreskuratu duela, elikaduraren kalitatea hobetzeko helburuarekin, ospitaleratuta dauden pertsonak osatzeko prozesuetan laguntzeko funtsezko elementu gisa. Gainera, bi urte hauetan beste laguntza-zerbitzu batzuk pixkanaka barneratu dira, hala nola hezurretako dentsitometriak egitea, kokleako inplanteak, iodo erradiaktiboko tratamenduak, giltzurruneko transplantea duten pazienteak aztertzeko eta jarraipena egiteko kontsultak eta Nafarroako Unibertsitateko langileen arreta. Ildo berean, lurraldeko ekitate arrazoiak direla eta, Tuterako Reina Sofía Ospitaleko eta Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko laborategietako jarduera eta langileak mantendu dira.

Era berean, esanguratsua izan da azpiegituretan eta ekipamenduetan egindako inbertsioa: 20,6 milioi euro gehiago 2015. urtearekiko. Baliabideen handitze horri esker, zenbait jarduera garrantzitsu egin ahal izan dira, hala nola Nafarroako Ospitalegunearen haurrentzako 4. solairuaren berritzea, ebakuntza-gela berriak hornitzea eta abian jartzea, Tuteran tele-iktusa ezartzea, Nafarroako Ospitaleguneko kirurgia handi anbulatorio berria martxan jartzea, Tuterako onko-hematologiako eguneko ospitalea irekitzea edo ekipamenduak berritzea. Halaber, nabarmentzekoa da osasun-zentroetarako 34 ekografo berriak erosteko egindako 575.000 euroko inbertsioa. Horrela, lehen aldiz, lehen arretan ebazteko aukera handitzeko teknologia erabiltzen hasiko dira.

Enplegu publikoa eta profesionalak

Bi urte hauetan, Departamentuaren beste lehentasun bat osasun-sistema publikoan zegoen behin-behinekotasun handia murriztea izan da. Zenbait urtetan deialdirik egin gabe egonda, 548 plaza onartu dira, eta 2016. eta 2017. urteetako lan-eskaintza publikoetan barne hartu dira. Aurreikuspenen arabera, plaza kopuru hori handi daiteke Ministerioak ezartzeko dagoen ezohiko LEPekin.

Beste jarduera garrantzitsu bat Osasunbideko langileei lan-giroari buruz egindako lehen inkesta izan da, haien gogobetetasun-maila ezagutzeko eta hobetzeko jarduerak ezartzeko. Guztira 4.226 langilek parte hartu zuten.

Ikerketa eta prestakuntza

Ikerketari dagokionez, lehen jarduera garrantzitsuetako bat Nafarroako Unibertsitate Publikoa Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuan sartzea izan da. Horrela, Institutuaren zuzendaritza eta kontrol publikoa bermatzen duten estatu berriak egin dira. Bestalde, nabarmendu behar da Navarrabiomed Osasun Publikoko Ikerketa Zentro Misto gisa finkatu dela, Osasun Departamentuko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak barne hartuz.

2017. urtean ikerketarako bideratutako aurrekontua % 92 handitu da 2015. urtearekiko.

Prestakuntzari dagokionez, igoera ikusgarria izan da, % 53koa, profesionalen inkestan antzemandako behar nagusiari erantzuteko.

Hurrengo urtetarako erronka nagusiak

Departamentuak lehentasunez zenbait erronka ezarri ditu hurrengo urtetarako.

1. Itxarote-zerrenden murrizketari lehentasuna ematen jarraitzea, bereziki proba osagarriei, legealdiaren hasieran ezarritako helburuak eta konpromisoak betez.

2. Lehen Arretako Estrategia berria behin betiko onartzea eta abian jartzea. Horretarako, aurrekontu-zuzkidura egokia esleituko da.

3. Osasun-garraioko eredu berria txertatzea, landa-urgentziak eta arreta soziosanitarioa eskualdean artatzea.

4. Prebentzioan eta lan egiten ari diren departamentu arteko jardueretan sakontzea. Horien artean, Zahartze Aktibo eta Osasungarriko Estrategia eta Haurren Arreta Integralerako Plana nabarmentzen dira.

5. Kronikoen Estrategia beste paziente-profil batzuetara hedatzea (haurrak, gaixotasun arraroak eta beste patologia batzuk).

6. Lan-eskaintza publiko berrietarako deialdia egitea eta kalitatezko enplegu baterantz aurrera egiten jarraitzea.

7. Berrikuntza teknologikoan eta Nafarroako osasunaren digitalizazioan sakontzea.

8. Osasunari buruzko Foru Lege Berria egiten amaitzea, etorkizuneko Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren garapenaren bidez ezar dezan. Horretarako, Parlamentuko talde guztien eta parte hartutako eragile guztien laguntza eta konpromisoa eskatu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa