(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Sintoma psikotokoei

   

Dementzia duten pertsonek maizenik dituzten sintoma psikotikoak haluzinazioak eta eldarnioak dira.

Haluzinazioak dituen pertsona batek errealitatean ez dauden gauzak ikusi, entzun edo usaindu ditzake edo dastamen- edo haztamen-sentsazioak izan (mamurruak ikusi, ahotsak entzun, ukitzen dutela sentitu...).

Eldarnioak errealitatearen alterazioak dira, zeinetan benetako estimulu batek argudioekin aldatzen ez den ideia edo uste faltsu eta arrazoigabe bat eragiten duen (uste izatea berea ez den beste etxe batera eraman dutela, ezagutzen ez duen pertsona batekin, eta, gainera, telebistatik edo irratitik kontrolpean dutela).

Halakoak dituzten pertsonek bi kasu horietan uste dute benetakoak direla egoera horiek. Eskuarki, kezka handiz bizi dira halakoak eta horrek portaeran alterazioak eragin ditzake.

  

Leer en pantalla o descargar el documento en PDF


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa