(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Gripea

 

    

2020-2021eko gripearen aurkako txertaketa-kanpaina eginen da 2020ko urriaren 5etik azaroaren 27ra bitartean. Ikusita zein egoera dugun COVID-19aren pandemiaren ondorioz, funtsezkoa da arrisku-taldeetako herritarrek pausoa eman eta txertoa jartzea, beren burua eta ingurua babesteko.

Kanpaina batera eginen dute Osasun Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren bidez eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bidez, eta aurtengo helburua da lehentasunez txertoa jartzea 60 urtetik gorakoei, haurdun dauden emakumeei, osasun arloko langileei eta osasun arazo kronikoak dituztenei. Informazio gehiago duzu Prentsa ohar honetan.

Eskatu hitzordua zure osasun etxean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa