Osasun Publikoaren Institutua
Osasunaren Sustapenerako Saila
Tel.: 848423450
Gure gizartean, oro har, osasunarentzako eta, bereziki, bihotzaren eta zirkulazio-sistemaren osasunerako kaltegarriak diren bizimodu jakin batzuk bultzatzen badira ere (janari azkarra, ariketa fisiko gutxi, lan estresagarriak, bizitza-erritmo azeleratuak eta abar), egun, gaixotasun baskularren artapenean asko ari da aurreratzen.
Emaitzarik onenak AUTOZAINKETA batzuk abian jartzen pertsona berak parte hartzen duenean lortzen dira.
AUTOZAINKETEN baitan, pertsonak bere osasuna zaintzeko eta, kasu honetan, odolaren zirkulazioa zaintzeko askatasun osoz egiten dituen jarduera guztiak sartzen dira.
Gehienak bizimodu egoki bat ahalbidetzen duten neurri soilak dira, hala nola: erretzeari uztea, elikadura osasuntsua, ariketa fisikoa, estresaren kontrola, sendagaiak hartzea eta kontrolak egitea, nahiz eta erabakitzea eta kontrolak egitea, onartzea eta, batez ere, denboran zehar mantentzea, kostatu egin daitekeen.
Pertsonok behar dugun trebakuntza eduki dezakegu, motibazio positiboak bilatu eta hobeto zaintzeko trebetasunak garatu.
Arazo baskularren bat eduki duten pertsonentzako, AUTOZAINKETARAKO ESKULIBURUA dugu, oinarrizko hiru ideietatik abiatzen dena:
Gaur, jakin badakigu, autolaguntzek gaixotasuna onartzen eta harekin elkarbizitzen laguntzen dutela, haren aurrerapena gelditzen dutela, konplikazioak gutxiagotzen dituztela eta atake berriei aurrea hartzen diela. Batez ere, horien araberakoa izango da biziko garen urte kopurua eta, batik bat, gure bizitzaren "kalitatea".
Autozainketa-programa Gaixotasun Baskularretan.
Gaixotasun baskularrak. Informazio orokorra.