Biztanleriaren %10ak izaten du polenari alergia bizitzako uneren batean.
Polen-mota batzuk
Polenarekiko alegiaren edo polinosiaren ondorioa edo adierazpen klinikoa arnasbide altua kaltetzen duen errinokonjuntibitisa da, eta, besteak beste, honako hauek sortzen dira: sudur-buxadura, ahoko arnasketa, errinorrea (mukositate handia) likidoa eta gardena, sudurreko azkura eta doministikuak (askotan elkarren segidakoak) eta begiak gorritzea, betazalak handitzea, negar-jarioa eta azkura.
Polenak arnasbide baxuak ukitzen dituenean, asma sortzen da, eta sintomak hauek izaten dira: airerik eza, eztula eta txistu antzeko hotsak bularrean.