(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Kanpo errotazioak

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Kanpo errotazioen kudeaketa eta izapidetza

Osasun trebakuntza espezializatuaren sistemako alderdi jakin batzuk garatzen dituen otsailaren 8ko 183/2008 ED indarrean jarrita (EAOn otsailaren 21ean argitaratu zen), Dekretuaren 21. artikuluan kanpo errotazioen baimena eta ebaluazioa arautu dira, eta errotazioen zenbait alderdi aldatu dira.

Kanpo errotazioa kasuan kasuko autonomia-erkidegoko organo eskudunak baimenduta trebakuntza programan eta irakaskuntza zentroari edo unitateari esleitutako akreditazioan ezarri gabeko zentroetan edo guneetan egiten den trebakuntza aldia da. Zentro horiek irakaskuntzarako zentro akreditatuak izango dira edo ospe jakineko nazioko edo atzerriko zentroak.

Baimena lortzeko beharrezkoa den dokumentazioa

  • Tutoreak jatorriko Irakaskuntza Batzordeari proposatzea, irakaskuntza helburuak zehaztuta eta zentroaren hautaketa justifikatuta.
  • Jatorriko Irakaskuntza Batzordearen aldeko txostena, Ikasketa buruak eta zentroko kudeatzaileak sinatuta, ordainketa guztiak ordaintzen jarraituko dutela konprometituz, baita kanpo errotazioko artapen jarraitutik eratorritakoak ere.
  • Jomugako Irakaskuntza Batzordearen onarpena, Ikasketa buruak sinatuta.
  • Urteko ebaluazio aldi bakoitzaren barruan ezingo dira izan 4 hilabete jarraian baino gehiago.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa