Deialdi itxia
MIGUEL SERVET FUNDAZIOAK (Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak erakunde honen bidez ikerketa biomedikoa sustatzen du Nafarroako Foru Komunitateko osasun sektore publikoan) honakoa kontratatu behar du:
Ikerketako Biobanku Koordinatzailea (FMS 6/2010) Deialdi itxia
Ikerketan esperientzia duen Osasun Zientzietako goi mailako tituluduna behar dugu, Biobankuan garatutako jarduera guztiak koordinatzeko.
Honakoa baloratuko da:
- Osasun Zientzietako goi mailako titulua edo baliokidea
- Doktore titulua edo baliokidea
- Legeriari buruzko prestakuntza etikaren eta/edo IT babesaren esparruan
- Egiaztatutako lan esperientzia:
- Esperientzia lagin biologikoen erabileran.
- Esperientzia ikerketa biobankuen kudeaketan.
- Esperientzia I+G+B arloko proiektu biosanitarioen kudeaketan
- Esperientzia I+G+b arloko proiektuetarako finantzazioa lortzen.
- Esperientzia ikerketa laborategien kudeaketan eta ikuskapenean.
- Esperientzia kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpenean.
Hizkuntza: Ingeleseko Goi maila
Ofimatika aurreratua: kalkulu orria, datu baseak…
Izaera: Ekimena, komunikatzeko eta lan taldean aritzeko gaitasuna, plangintzarako eta sintesirako gaitasuna baloratuko dira.
I+G+B arloko Proiektuen Goi Mailako Teknikaria (FMS 7/2010) Deialdi itxia
Osasun Zientzietako goi mailako tituludun bat behar dugu honako zereginez arduratzeko: I+G+b arloko nazioarteko, nazionalak eta/edo autonomia mailako aukera desberdinak finantzatzea, horietarako eskaerak izapidetzea eta haien jarraipena egitea.
Honakoa baloratuko da:
- Osasun Zientzietako goi mailako titulazioa edo baliokidea.
- Doktore titulua edo baliokidea.
- I+G+b arloko kudeaketari buruzko ezagutzak; zientzia arloa finantzatzeko tresnak nazioarteko mailan, nazionalean eta autonomia mailan; osasun ikerketaren aldeko laguntza ez lehiakorrekin lotutako izapideak (hitzarmenak, akordioak…)
- Egiaztatutako lan esperientzia:
- Esperientzia Europako proiektuen kudeaketan fase guztietan, bereziki Europar Batasuneko I+G Esparru Programenak eta FEDER eta Europako Gizarte Funtseko Programena.
- Esperientzia I+G+b arlo biomedikoaren laguntzen eskaeran eta horrekin lotutako izapide desberdinetan
- Hizkuntza: Ingeleseko Goi maila.
Ofimatika aurreratua: kalkulu orriak, datu baseak…
Izaera: Ekimena, antolaketarako, kontrolerako eta jarraipenerako gaitasuna, plangintzarako eta sintesirako gaitasuna baloratuko dira.
Enpresekin Koordinatzeko eta I+G+B arloko Emaitzen Transferentziako Goi Mailako Teknikaria (FMS 8/2010) Deialdi itxia
Enpresa bioteknologikoetan esperientzia duen Osasun Zientzietako goi mailako tituludun bat behar dugu, SNS-Oko ikertzaileek enpresa ekimen berritzaileetan parte hartzea sustatzeko eta horretarako bide emateko.
Bereziki, aholkularitza zerbitzua eskaini beharko du emaitzen transferentziaren esparruan eta I+G+b arloko kolaborazio publiko eta pribatuaren esparruan.
Honakoa baloratuko da:
- Osasun Zientzietako goi mailako titulazioa edo baliokidea
- Doktore titulua edo baliokidea
- I+G+b arloko kudeaketari buruzko ezagutzak; I+G+b arloko emaitzak babesteari eta hedatzeari buruz; zientzia arloko finantzazioaren tresnei buruz nazioarteko mailan, maila nazionalean eta autonomia mailan; osasun ikerketaren aldeko laguntza ez lehiakorrekin lotutako izapideei buruz (hitzarmenak, akordioak…)
- Egiaztatutako lan esperientzia:
- Lan esperientzia sektore bioteknologikoaren enpresetan
- Esperientzia I+G+b arloko proiektuen kudeaketan, bereziki ekimen publikoek eta pribatuek sustatutako horietan.
- Esperientzia oinarri teknologikoko enpresak sortzen.
- Esperientzia I+G+b arlo biomedikoaren finantzazioa lortzen kolaborazio publikoaren eta pribatuaren bidez eta horrekin lotutako gainerako izapide desberdinetan.
Hizkuntza: Ingeleseko goi maila
Ofimatika aurreratua: kalkulu orriak, datu baseak…
Izaera: Ekimena, sormena, eta ikuspegi abstraktua, zientzia eta enpresa arloko solaskideekin komunikatzeko gaitasuna, proiektuak eta orientazio desberdina duten taldeak kudeatzeko gaitasuna eta sintesirako gaitasuna.
Data Manager Klinikoa (FMS 9/2010) Deialdi itxia
Osasun Zientzietako goi mailako tituluduna behar dugu ikerketa klinikoko eta aurre klinikoko hainbat taldek ikerketa klinikoko proiektuetan parte hartzearen alde sustatzeko. Horrez gain, aipatutako taldeei euskarria eskainiko die ikerketa klinikoko proiektuen garapena, kontrola eta jarraipena errazteko.
Honakoa baloratuko da:
- Osasun Zientzietako goi mailako titulazioa edo baliokidea
- Doktore titulua edo baliokidea
- I+G+b arloko kudeaketari buruzko ezagutzak eta/edo osasun prestakuntza espezializatua.
- Egiaztatutako lan esperientzia:
- Lan esperientzia ikerketa klinikoa eta aurre klinikoa kudeatzen.
- Esperientzia I+G arloko proiektu klinikoak eta aurre klinikoak garatzen.
Argitalpenak ikerketa klinikoaren eta aurre klinikoaren esparruan eragina duten aldizkarietan
Hizkuntza: Ingeleseko goi maila
Ofimatika aurreratua: kalkulu orriak, datu baseak…
Estatistika programen erabileran: SPSS edo baliokideak
Izaera: Ekimena, antolaketarako, kontrolerako eta jarraipenerako gaitasuna, komunikaziorako, plangintzarako eta sintesirako gaitasuna baloratuko dira.
Interesatuek euren CV eta bertan deskribatutako merituen frogagiriak bidali ditzakete Miguel Servet Fundaziora, fmiguels@navarra.es posta elektronikoko helbidera. Bertako mezuan eskatutako lanpostuaren erreferentzia adierazi beharko da, iragarkia prentsan argitaratu eta ondorengo 20 eguneko epean.
Europako Gizarte Funtsak kontratazio hauen % 50 finantzatu du Nafarroako 2007-2013 FSE Eragiketa Programaren bidez.