(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
HIESaren prebentziorako eta kontrolerako Nafarroako programa

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Sarrera

XX. mendearen amaiera aldera, 3. eta 4. generazioko antibiotikoak, ingeniaritza teknikoko txertoak, organoen transplanteak, e.a. izanik, inork ez zuen pentsatuko infekzio-arazo berri bat izango zenik mendebaldeko osasun-sistemen erronka handienetariko bat. Osasunaren helburuak bizitzari urteak ematetik urteei bizitza ematera pasa zirenean, ahalegin guztiak gaixotasun kardiobaskularren eta minbizi-mota guztien prebentzioan eta tratamenduan oinarritzen zirenean, infekzio-arazo batek gogoraraziko digu hilkorrak eta, beraz, mugatuak garela. Hori guztia infekzio-gaixotasunek erronka garrantzitsua izaten jarraitzen zutenean per capita errenta baxuena zuten herrialdeentzat, osasun-sistemak gabezia nabariak agertzen zituelarik.

1.981. urtean beste gaixotasun-prozesua sortuko da, eta Estatu Batuetako medikuak adi jarriko dira; hain zuzen ere, arraza zuriko gizonezko gazteen pneumonia izango da, ezohikoa. Pneumonia hori aurkeztutako kasu guztietan, inmunodepresio latza izaten zen, aldi berean pneumonia hori errazten zuena. Horrela, antzeko prozesuak mundu osoan diagnostikatuko dira.

1.982. urtean, Atlantako (AEB) Gaixotasun Kontroleko Zentroek egoera hori "HIESa kasu" gisa definituko dute. Definizio hori 1983ko maiatzean onartuko da Espainian, Osasun eta Kontsumo Ministerioan HIESari buruzko Lan Batzorde Nazionala sortzean.

Luc Montagnier doktoreak birusa aurkituko du linfadenopatia hedatu iraunkorra duen gaixo baten gongoil linfatiko baten bidez, eta horixe izango da gaixotasun berri horren ikerketaren inguruko karreraren abiapuntua. 12 urte horietan, infekzioari eta birusaren portaerari buruzko alderdi asko aurkitu dira. Esan dezakegu "hain denbora gutxian, inoiz ez dela hainbeste jakin". Osasun publikoko arazo berri baten aurrean aurkitzen gara; gaur egun, diagnostikatutako lehen kasutik 14 urtera, uste dugu pandemia oso hilgarria dela (HIESa kasuen %50 hil egin dira). HIESa heriotzaren arrazoi nagusia izatera iritsi da New York hiriko 30 eta 39 urte arteko gizonezkoen artean.

HIESaren lehen kasuak deskribatzerakoan, arrisku-taldearen hitz epidemiologikoa erabili zen, infekzioa izateko aukera gehien zuen populazioa definitzeko.

Kontzeptu hori ez da zehatza, eta, horren bidez nahasketa sortzeaz gain, talde hori bezala hartzen ez zirenek beren burua arriskutik kanpo ikustea erraztu du. Eta tamalgarriagoa izan da talde horietako pertsonak diskriminatzea eta baztertzea bultzatzea.

Orain erabat eta irmo berretsi dezakegu talde zehatz batekoa izate hutsak ez duela arriskua zehazten. Talde jakin batekoa izan daiteke eta arriskurik ez izatea edota arrisku-talde deitzen direnetakoa izan gabe infekzioa hartzeko etengabeko egoeran egotea.

Duela urte askotik hona, arlo horretan lan egiten zuten profesionalek Arrisku Praktikak izena aipatu dute, GIB infekzioa izateko joera zehatzago definitzen duela uste izateagatik.

GIB infekzioa infekta daiteke gizakiaren odola, semena eta jariaketa zerbiko-baginalen bidez. Beraz, arrisku-praktikak gertatuko dira infektatutako fluido horietakoren batekin harremanetan jartzean, ostalariari atea irekita uztean.

Laburbilduz, aurreko paragrafoan adierazitakoa kontuan hartuta, arrisku-praktika honela defini dezakegu:

Injekzio-materiala partekatzea drogak bide parenteraletik administratzeko behar den desinfekziorik gabe. Arrisku-praktikak izan daitezke, baita ere, hortzetako eskuila bera, bizarra mozteko aitzurra bera, e.a. bi lagunek erabiltzea bezalako jokaera zehatzak, mekanismo horiek erabiltzeagatik deklaratutako IHES kasurik ez izan arren. Gure inguruneko osasun-arloan esan dezakegu mekanismo horren bidez ez dela GIB transmititzen.

Sexu-harremanak izatea bi pertsonen artean, bagina, uzki edo ahoko sartze bidez eta behar bezalako babesik gabe (preserbatiboa ondo erabiltzea), jakinda bat GIB eramailea edo HIES gaixoa dela edo GIB aurreko egoera jakin gabe.

Nafarroan, mendebaldeko gainerako lekuetan bezala, 80. hamarkadaren hasiera aldera ekimen ezberdinak sortuko dira osasun-arazo berri horri aurre egite aldera. Foru Administrazioak jarduteko ildo nagusiak ezartzen dituen programa egingo du. Programa horretan ezarritako helburuak oraindik ere indarrean daudela esan genezake, bai asmo handikoak izateagatik, bai lortzeko denboraldia oso luzea izateagatik.

Dena den, horrek ez du esan nahi urte horietan guztietan gaia serio jorratu ez denik. Gauza asko egin dira, baina epidemiak alderdi guztietan bilakaera izateak lanean jarraitzera eramaten gaitu. Gero eta gehiago dira infektatutako eta kaltetutako pertsonak, eta, zoritxarrez, egoerak horrela jarraituko du. Ez dugu biztanleriarengan infekzioaren prebalentzia ezagutzeko balio digun erremintarik, urtero zenbat pertsona infektatzen diren jakiteko aukera ematen digunik. Soilik jakin badakigu gure Erkidegoan gutxienez zenbat diren Nafarroako Osasun Sare Publikoko laborategietan diagnostikatzeko proba egin duten pertsona infektatuak.

Lehen programan, jarduera-plana estratifikatua proposatu zen; hau da, biztanleria orokorra, arrisku-praktikak zituen biztanleria, pertsona infektatuak eta pertsona gaixoak. Estratifikazio hori oso erabilgarria izan zen, baina aldatu egin behar da; izan ere, pertsona guztiek izan ditzakete arrisku-praktikak, eta ezinezkoa litzateke talde jakin batzuetan sartzea, izandako praktikaren arabera.

Gaia ezin da homogeneo moduan landu biztanleria guztientzat, edukiaz, formaz eta moduaz desberdinak diren jarduerak behar baitira norengana zuzendu nahi dugun kontuan hartuta.

1991. urtean, laguntza berrantolatu zen, eta Nafarroako Ospitalea (Infekzio Gaixotasunen Atala) proposatu zen erreferentziazko zentro gisa. Horri esker, emaitzak lortu dira, eta esan dezakegu osasun-laguntza espezializatua oso egokia dela. Langile eta espazio fisiko gehiago jarri ziren anbulatorioko asistentziarako (Nafarroako Ospitalean), baina erabaki hori osatu egin behar da laguntzako beste maila batzuekin, orain arte GIB/HIESa infekzioarekin batere edo gutxi konprometitu direnak, protokoloen eta egiten diren jarduera-giden arabera.

Gizartean, urte hauetan, eskaerak aldatu egin dira kuantitatiboki eta kualitatiboki. Egoera zehatzak eta isolatuak artatu behar izatetik, egoera ugarietara pasa gara (ezin esan orokorrak direnik). Halaber, eskaera-mota aldatu egin da, eta, esperientziazko urte hauen ondoren, beharrezkoa ikusi da Gizarte Ongizateko Departamentuak eta Gizarte Ongizateko Nafarroako Institutuak programan zuzenean eta etengabe parte hartzea.

Prebentziorako estrategiak aldatu behar dira. Informazioko lehen prebentzio-garaia denon artean eginda daukagu. Oro har, biztanleriak jakin badaki GIB nola transmititzen den eta zer egin behar duen ez aurrera joateko. Baina baita ere esan dezakegu beharrezko informazioarekin soilik ez direla prebentzio-jokaerak aldatzen eta/edo hartzen.

Infekzioari buruzko ezagutzak biztanleriarengana gerturatu behar dira dramatismorik gabe (sentsazionalismorik gabe), baina bai irmotasunez. Dituzten jarrera negatiboak aldatzen ahalegindu behar da, infekzioari gogor eta modu eraginkorrean aurre egitea galarazten baitie. Jatorriaren historia eta informazioa emandako modua gainean daramatzagu.

Gizartean, pertsona batzuek, beren karisma, prestakuntza, gizarte-maila, e.a medio, iritzia eta kultura sortzen dute bizitzeko estiloa egiten duten alderdi batzuen aurrean. Osasun-arloan, esate baterako, osasun-langileek beren lana jendearen inguruan egiten dute. Horrela, haien portaeren eta iruzkinen bidez, komunitate zientifikoak gaiaren inguruan dakienarekin batzuetan kontraesankorrak diren mezuak bidaltzen dituzte.

GIB eta HIESaren infekzioa geratzen ahalegintzea herritar guztion arazoa da. Prebentzioa jorratzeko formula bat baino gehiago daude, tartean alderdi oso pertsonalak izateagatik. Tolerantzia eta errespetua dira erronka hori menderatzeko lehen premisak.

Administrazioak arazoa gidatu behar du, inposatu eta agindu gabe, entitateek, erakundeek eta partikularrek parte hartzea errazten ahalegintzearekin batera.

Aurreko guztiaren ondorioz, Nafarroako Programa 1995. urtean eratutako Batzorde teknikoaren akordioren bidez egituratu zen. Batzorde hori profesionalek, erakunde komunitarioek eta Administrazioko ordezkariek osatu zuten honako arlo hauen inguruan:

  • Prebentzioa.
  • Laguntza.
  • Gizarteko esku-hartzea.
  • Prestakuntza eta ikerkuntza.
  • Informazio sistema.
  • Parte-hartzea eta koordinazioa 
  • Araudia.

Arlo guztien artean, estrategikoena PREBENTZIOArena dela esaten da, eta, ildo horretan, Nafarroako Parlamentuak Nafarroarako Programa onartu zuen; programa horretan, jarraian aipatuko diren helburuak eta jarduerak definitu ziren, Programaren jarduera-ardatzak izango direnak.

igo

Helburuak

Gure erkidegoan GIB bidezko infekzioaren aurreratzea geratzen laguntzea, gaur arte izandako joera kontuan hartuta.

Arreta fisiko, psikologiko eta/edo sozial egokia bermatzea arrisku-praktikak dituzten pertsonei, seropositiboei, gaixoei eta/edo maite ditugun lagunei (erabilera publikoko sarean eta/edo erkidegoko erakundeetan).

GIB/IHESaren infekzio-arazoaren inguruko "giro sozial" egokia lortzea, iritzi-korronteak eta errespetuzko jarrerak eta jarrera demokratikoak bultzatzea pertsonen eta ustezko arrisku-praktiken inguruan.

Programa honen garapenean sartutako profesionalen eraketa osoa eta etengabea lortzea eta gaiaren inguruko ikerketa bultzatzea. Profesional horiek Osasun Departamentuaren, beste Departamentuen eta Erakunde Publikoen eta Erkidegoko erakundeen mendekoak izango dira.

Zaintza epidemiologokoaren sistema egokia izatea, GIB/HIESa bidezko infekzioaren, eraginaren eta heriotza-tasaren prebalentziaren inguruko datu fidagarriak emango dituena, lortutako konfidentzialtasuna bermatzeaz gain.

Nafarroan GIB/IHESaren infekzio-arazoan sartutako Departamentuetako eta Departamentuz kanpoko egituren eta erakundeen koordinazioa koordinatzea eta, behar izanez gero, bultzatzea.

Erkidegoko profesionalek eta erakundeek Programaren garapenean parte-hartzea bultzatzea.

igo

Jarduera-ildoak

a) Prebentzioa

  • Biztanleriaren sentsibilizazioa.
  • Ekintza espezifikoak arrisku gehien duten pertsonen taldeekin; erkidegoko agenteek parte hartzea bultzatzea.
  • Prebentziorako material eta tresna erabilgarriak erraztea.

b) Laguntza

  • Profesionalen prestakuntza erraztea.
  • Profesionalen artean, GIB(+) gaixoekin egin beharreko lanean aldeko jarrerak bultzatzea.
  • Arrisku-praktikak dituzten pertsonak geureganatzea, hezkuntza-jarduerak egite aldera.

c) Gizarteko esku-hartzea

  • Oinarrizko premietarako arreta bermatzea baliabiderik gabeko pertsona seropositiboei.

d) Besteak

  • GIB infekzioaren inguruan pertsonak eta profesionalak prestatzea bultzatzea.
  • Prebentzioarekin eta infekzioarekin lotutako gaien ikerketa sustatzea.
  • Infekzioaren zaintza epidemiologiko egokia egitea.
  • Prebenitzeko eta infekzioa zaintzeko ikuspegietan, profesionalen eta erkidegoko erakundeen parte-hartzea bultzatzea.
  • Jarduera profesionala garatzerakoan, arreta-prozesuko etapa guztietan zehar pertsonen eskubideen errespetua izateko araudia moldatzea bultzatzea.

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa