(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Imagen decorativa
Jarduera didaktikoen programa

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Karlismoaren Museoa gure historiako zati garrantzitsu bat ezagutu, ikertu, interpretatu, zaindu eta zabaltzeko tresnatzat hartzea da jarduera didaktikoen helburua.

"Handitzean, ... izan nahi dut". Haurrentzako collage-lantegia (uztailaren 25a, asteazkena)

Karlismoaren Museoak 7 urtetik 12ra bitarteko haurrentzako collage-lantegi bat antolatu du uztailaren 25erako. Goizeko 12:00etan hasiko da.

Karlismoaren Museoko pieza garrantzitsuenak ikusi eta gero, haurrek lanbide edo ogibideei buruzko gogoeta eginen dute, eta handitzean zer izan nahi luketen pentsatu. Parte hartzeko, erreserba egin behar da aurretik. Horretarako, museora azaldu, edo deitu 948 55 21 11 telefonora, edo mezu bat bidali helbide elektroniko honetara: museo.carlismo@navarra.es

Erreserba egiteko azken eguna: uztailaren 24a, 15:00etan.


 Lizarrako eskola-umeak lantegi batean

2012ko udaberriko eskaintza didaktikoa (Apirilaren 17tik ekainaren 15era)

Beste batzuetan bezala, Karlismoaren Museoak 2012ko udaberrian ikastetxeentzako kanpaina bat prestatu du. Horren barrenean, jardunaldi didaktiko batzuk izanen dira apirilaren 17tik ekainaren 15era.

Alde batetik, uniforme militarraren bilakaerari buruzko lantegi bat eskaintzen da, “Kasakatxoa, lebita, berokia… gudurako jantziak” izenburua duena, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

Bi parte ditu: bisita azalpenekin eta sormen lantegia. Bisitan, eta gudaroste karlistaren antolaketari buruzko azalpena jarraituz, ikasleak elementu bisualen garrantziaz ohartzen dira, norberaren irudia osatzeko eta talde sozial, politiko eta profesional bati lotzeko. Sormen lantegian, txikienek erakusketako uniforme bat marrazten dute eta zaharrenek (Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek) karlismoaren albuma osatzen.

Lantegiak ostegunero izanen dira, goizez, bi saiotan: 10:00etan eta 11:30ean. Erreserba aldez aurretik egin behar da.


Bestetik, Museoko erakusketak ikusteko (iraunkorra eta denboraldikoa) bisita gidatuak ere eskaintzen dira, DBHko eta Batxilergoko ikasleentzat. Hitzordua aldez aurretik eskatu behar da.

Ikusi 2012ko udaberriko kanpainaren liburuxka.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa