Arrantza-barrutiak eta kontrol tarteak

Baimena eskatzea

Barruti batean arrantzatzeko baimenak administrazioak esleituta duen arrantzale-sozietateak izapidetzen ditu.

Internet bidez eska daitezke: baimena eskatu.

Aukera hau ez dago erabilgarri tasa murriztua dutenentzat: 65 urtetik gorakoak eta 16 urtetik beherakoak. Halakoetan, arrantzale-sozietateen bulegoetan hartu behar da.

Baita honako bide hauetariko baten bidez: 

Araudia

  • Baimena internet bidez lortuz gero, paperean eraman behar da, bete ahal izateko.
  • Erabiltzaileak barrutiaren edo kontrol tartearen postontzian utzi beharko du baimena, fitxako datu guztiak idatzi ondoren. Internet bidez lortuz gero, paperean eraman behar da, datuak bete ahal izateko.
  • Ezarritako aparkaleku-eremuak nahitaez erabili beharko dituzte arrantzaleek.
     

Tarifak kontsultatzea

Hauek dira barruti eta kontrol tarteen eguneko tasak: 

  • Amuarraina: arrantza naturaleko barrutiak eta arrantza intentsiboko barrutiak
    • Erauzketa-modalitatea: 12 €
    • Harrapatzeko eta askatzeko modalitatea: 10 €
  • Karramarro exotikoen kontrol tarteak: 10 €
  • Tasa murriztua: 8 €