Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Osasun Departamentuak eta Red.es estatuko sozietate publikoak batera garatuko duten jarduera-plan bat onartu du, osasunaren alorrean informazio- eta komunikazio-teknologia berrien erabilera sustatzeko. Datorren urterako inbertsioa 3.339.404 eurokoa da.
Sanz presidenteak eta enpresako presidente ordeak Gobernu eta konpainiaren arteko hitzarmenaren berri eman dute
Nafarroako Gobernuak Foru Lege baten proiektua onartu du, eremu ez euskalduneko ikastolen aparteko finantzaketa arautzeko asmoarekin. Ikastola horiek, orain arte, uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legean, unibertsitateaz kanpoko ikasketak hobetzeko neurriei buruzkoan oinarritutako finantzaketa jaso dute. Foru Lege berriarekin, behin ikastolak baimenduta, aparteko finantzaketa jasoko dute, 2006ko irailaren 1etik hasi eta 2010eko abendura arte.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondo dokumentazio hau deskargatu: