(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Ontzat eman da mendekotasun egoeran dauden pertsonen Norberaren Autonomia eta Laguntza Sustatzeari buruzko Legearen aurkako konstituzionaltasun arteko errekurtsoa

astelehena, 2007.eko martxoak 12

Nafarroako Gobernuak erabaki berri bat ontzat eman du. Beraren bidez, ontzat eman da abenduaren 14ko 39/2006 Legeko konstituzionaltasun arteko errekurtsoa, mendekotasun egoeran dauden pertsonen Norberaren Autonomia eta Laguntza Sustatzeari buruzkoa. Izan ere, lege honetako hainbat arauk gizarte laguntzaren arloko Foru Komunitateari bakarrik dagozkion eskumenak hausten dituela uste izan da.



Errekurtsoa jarritako artikuluak bi bloketan sailkatu daitezke. Beraz, alde batetik 5.4, 8.2 (a, b, c eta d), 10, 11.1, 14.3, 14.5 eta 14.7, 17, 18, 19, 20, 32.3 artikuluak, bigarren paragrafoa, 33.3. eta Laugarren eta Bosgarren Amaierako Xedapenak, Hitzartutako Babes Mailari buruzkoak, aurkituko ditugu, hau da, Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko hitzarmenak garatzen eta finantzatzen dituena. Horri dagokionez, aipatu behar da, Mendekotasun Legeak hiru babes maila ezartzen dituela: Gutxienezko edo Oinarrizko lehenengo maila bat, Estatuak finantzatuta eta bermatuta; Hitzartutako bigarren Maila bat, eta Osagarrizko hirugarren Maila bat, erkidego bakoitzaren berezkoa eta horiek erabat finantzatuta.


Bloke honi buruzko errekurtsoak honako hau hartzen du oinarri: Nafarroako Gobernuaren ustez, Hitzartutako Mailak ez du berdintasuna bermatzen Espainia guztian, eta horrenbestez, ezin da Espainiako Konstituzioaren 149.1.1. artikuluan araupetu, izan ere, azken artikulu horrek Estatuari ematen dizkio espainiar guztien berdintasuna bermatzen dituen oinarrizko baldintzak araupetzeko eskumenak, konstituzioaren araberako eskubide eta betebehar guztiak betetzeko. Horrek suposatzen du Estatuak bakarrik horrekin zuzenean lotuta dagoena araupetu ahal izango duela. Hau da, Nafarroako Gobernuak ez du eskubideen eta sarien gutxienezko mailaren aurkako errekurtsorik jarri (Espainia guztirako bermatzen baita), baizik eta, maila honetatik gora dagoen guztiaren aurka, izan ere, Foru Komunitatearen gizarte zerbitzuen arloko eskumenak hausten ditu.


Beste blokeak 8.2., e eta g letrak, 16.1, 21.1, 27.1, 28.5 artikuluak, eta 42 eta 47 bitarteko artikuluak hartzen ditu barne. Horri dagokionez, Nafarroako Gobernuak errekurtsoa jarri du ez dutelako Eskubidea araupetzen, baizik eta, antolamendu esparrua eta esparru materiala. Ondorioz, Autonomia Erkidegoen eskumenak murrizten ditu eta ezin da 149.1.1. artikuluaren barne sartu.


Bere egunean, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kontseiluaren Diktamena eskatu zuen, baina, errekurtsoa jartzeko epea amaitu denez, "ad cautelam" jartzea erabaki du. Nafarroako Gobernuak ez du baztertzen Nafarroa-Estatuko Lankidetza Batzordearekin biltzeko aukera, Estatuko Administrazio Nagusiak egokitzat jotzen badu, errekurtso honi buruz hitz egin ahal izateko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa