(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz Presidenteak Nafarroako erakundeak eta kolektiboak, eta Autonomia Erkidegoetako eta alderdi politikoen lehendakariak gonbidatu ditu larunbateko manifestaziora

astelehena, 2007.eko martxoak 12

Nafarroako Gobernuaren Presidentea, Miguel Sanz Sesma, gaur eguerdian komunikabideekin aritu da, hurrengo larunbatean, hilak 17, Iruñean antolatuko den manifestaziora Nafarroako kolektiboak, eta Autonomia Erkidegoetako gobernuak, nahi duten alderdi politikoak, eta Foru Komunitatearen eta gainontzeko Espainiako hiritarrak gonbidatzeko.



Bere hitzaldian, San Presidenteak Nafarroako Gobernuak "Forua eta Askatasuna. Nafarroa ez da negoziagarria" demapean antolatutako manifestazioaren ibilaldia adierazi du. Aipatutako manifestazioa larunbatean izango da, hilak 17, 17:00etan eta Velateko Monasterioan hasiko da (Azuelo Plaza). Ondoren Baiona Etorbidetik igaroko da, Antoniutti parkea, Navas de Tolosa eta Sarasate Pasealekua eta Foruen estatuaren oinean amaituko da.


Sanz Presidenteak aipatu du manifestazio hau gizalegezko adierazpen demokratikoa izatea nahi duela, eta aipatutako demarekin bat datozen pertsona eta kolektibo guztiei zabalik dagoela, beraz, manifestazioaren deialdiko kontzeptuekin ados ez daudenak bakarrik geldituko dira kanpo. Horri dagokionez, zehaztu du, manifestazio honen deialdia egiterakoan, gogor saiatu direla, ahalik eta pertsona, erakunde eta alderdi gehienek manifestazioaren helburuak onetsi eta konpartitu ahal izateko. Horregatik, Parlamentuko Bozeramaileen Mahaiaren Nafarroako Alderdi Sozialistaren jarrerak harritu du, manifestazioaren aurka azaldu baita, "oraindik zuzentzeko denbora" izan arren.


Kazetarien galderak direla eta, Sanz jaunak azpimarratu du martxoaren 17ko deialdia eta Madrilen aurreko larunbatean izandakoa ez direla berdinak, lehenik eta behin, oraingo honetan erakundek batek egin duelako deialdia, Nafarroako Gobernua, alegia, eta ez alderdi politiko batek (PP), eta dema eta helburuak bestelakoak direlako.


Halaber, aipatu du Iruñeko manifestazio honetara etortzen diren agintariek lehentasuneko lekua izango dutela eta Gobernuaren ordezkariek eta Nafarroako erakundeen ordezkariek eramango dutela pankarta. Horretaz gain, esan du oraindik ez dutela erabaki nork irakurriko duen mezua, dagoeneko, aurrekariak egon arren. Horri dagokionez, gogora ekarri du José Luis Castejón-ek egin zuen irakurketa, Foru Parlamentuko Presidente gisa. "Nik ez dut mezu hau irakurtzeko egozpenik, baina, ez dut baztertzen gizarte zibila ordezkatzen duen pertsona batek irakurtzearen aukera", aipatu du.


Sanz Presidenteak esan du Nafarroako Gobernuak manifestazio honen deialdia egin duela, gizarteak eskatu duelako eta Hobeagotzearen indarraldiko 25 urtetan, ez zelako, aurreikusitakoa bezalako manifestazio bat antolatzeko egungo egonera eman.


Deialdiaren argudio gisa, gogoratu du, Nafarroari dagokionez, foru erakundeek ez dutela informazio nahikoa; eta era berean, ez dela erantzun ofizialik eman alderdi abertzale erradikalak egindako aldarrikapenak direla eta, eta, horretaz gain, Espainiako Gobernuaren Presidenteak ez duela ezer adierazi guztion intereseko gaiei dagokienez.


Sanz Presidenteak berriemaileen galderak erantzun ondoren (horietako batean aipatu du LAB sindikatuko manifestazioaren datarekin bat etorri arren, ibilaldiak desberdinak izango direla), José Andrés Burguete kontseilariak laburbilduz Nafarroako Gobernuak antolatutako manifestazioaren esanahia azaldu du eta esan du "Foruak, askatasuna. Nafarroa ez da negoziagarria. Denok batera Nafarroaren alde" hiritar kopuru handiek onartzeko modukoa dela eta egungo egoera ez dela Zapatero Gobernuaren Presidentearen aurkakoa, baina kontuan izan dela azken horrek ez duela erantzun irmorik eman.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa