Castellano | Euskara | Français | English
Kanpaina apirilaren 16 eta ekainaren 30 artean garatuko da eta gaixotasun kronikoetako eta inmunodeprimitutako gaixoak ere barne hartuko ditu
Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateak eta Hizkuntza Politikako zuzendari nagusiak, Pedro Pejenaute, gaur goizean Baztan solasean. Ahozko tradizioaren bilduma liburua aurkeztu du, Maite Lakar Iraizoz eta Ana Telletxea Koxkolin ikertzaileak egindako ikerketa-lana oinarri hartuta. Aipatutako ikertzaileak, Mariano Izeta beka eskuratu zuten, Baztango Udalaren deialdiaren bidez.
Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, aste honetan 2008-2011. urterako Nafarroako III. Teknologia Planaren Zuzendaritza Batzordearekin egindako bilera batean parte hartu du, berrikuntza arloko planifikazio estrategikoko agiri honen garapenaren egungo egoera ezagutzeko. Sanz Presidenteak positiboki baloratu zuen Plana egiteko prozesuaren fasean izandako partaidetza handia. Bertan, Nafarroako berrikuntza arloko enpresen 120 ordezkari eta teknikari baino gehiago parte hartzen ari dira.