(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hiru hildako izan dira Nafarroan Aste Santuko trafikoko operazio berezian asteartea, 2007.eko apirilak 10

Kopuru hau izan arren, Foru Komunitateak trafikoko istripuek eragindako hildakoen kopurua jaisten jarraitzen du


Hiru hildako izan dira Nafarroako Gobernuak abian jarritako Aste Santuko trafikoko operazio berezian, Foruzaingoaren bidez, eta Guardia Zibilarekin koordinatuta, apirilaren 4 eta 9 bitartean, biak barne.


Lehenengo bi hildakoak Eritze eta Itzakoa izan ziren, 78 eta 85 urtekoak, aurreko asteazkenean izandako istripuan, Iruña-Irurtzun (N-240-A) errepidean; eta hirugarrena Barañaingo biztanle bat izan zen, 62 urtekoa eta atzo Nafarroako Autopistan (AP-15) gertatutako istripuan, Tiebas parean, Guardia Zibila atestatuaz arduratu zen ezbehar batean.


Gaurko egunean, apirilak 10, urtean zehar, Nafarroako errepidetan izandako istripuen kopuruan, hirikoetan zein hiri artekoetan, 13 izan da, hau da, hamarkada guztian bidean izandako hildakoen kopururik baxuena, Barneko Zuzendaritza Nagusiak 2001. urtetik bildutako datuen arabera. Aldi berberean, baina aurreko urtean, 16 hildako izan ziren, 2005ean, 22 eta hamarkada honetako hasierako urtetan, lehenengo hiruhilekoan, zegoeneko, aipatutako 13 hildakoak gainditu ziren (27 hildako 2001ean; 20, 2002an; 16, 2003an eta 15 2004. urtean).


Foruzaingoaren trafikoko dispositibo bereziaren bestelako kopuruak


Aipatutako hildakoen istripuez gain, Foruzaingoaren Trafiko Dibisioaren efektiboek 43 zirkulazio-istripu artatu dituzten. Horietan 2 zauri larri eta 17 arin izan dira.


Foruzaingoaren Trafiko Dibisioaren patruilek ere egun hauetan nabarmen indartu dituzte abiadura eta alkohol kontrolekin lotutako prebentzio alderdiak. Hain zuzen ere, 14.304 ibilgailuren abiadura egiaztatu da bide sarearen bide desberdinetan, eta horietatik 180 (%1,26) salatu zituzten onartutakoa baino abiadura azkarragoa eramateagatik.


Era berean, dispositiboa abian egon den egunetan, Foruzaingoak 697 etilometria proba egin ditu eta horien ondorioz, 7 atxilotu izan dira edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik eta 19 gidari arlo administratiboan salatu dituzte gidatzeko onartutako alkohol tasa gainditzeagatik.


Azkenik, aipatu behar da foruzainek hainbat zerbitzu berezi eskaini dutela trafikoa antolatzeko, besteak beste, Lizarrako Miguel Indurain Sari Nagusia (20 foruzain), txirrindularien lasterketak Ororbian eta Tafallan, Erromeriak Virgen de las Cuevas-en Vianan eta Virgen del Yugo Arguedasen, Ostiral Sainduaren ospakizuna Andosillan, Leireko erlijio ekintzak eta Luzaideko Bolanteen Festa. Horretaz gain, aisialdiko guneen sarrera kontrolatu zen Bakedaoko Urederrako Sorburuan eta Bertizeko Jaurerrian eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak kamioei Frantzian sartzeko ezarritako mugak betetzearen alde egin zen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa