Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Larrialdietarako Agentziak barne prozesurako deialdia egin du Suhiltzaileen Zerbitzurako, Uretako Erreskate Taldeko 12 kide berri hautatzeko; izan ere, gaur egun, 14 baino ez daude. Halaber, sarjentuaren mailara igotzeko abian jarritako hautaketa-prozesuan, eskainitako plazetako bat izango da taldeko burua izendatzeko.
Foru Erkidegoko nekazaritzako elikagaien industriak teknologia berrian eta modernizazio proiektuetan egindako 470,9 milioi euroko inbertsio proiektuak aurkeztu zituen 2006. urtean. Sektore honetako aurrekontu-ekitaldi bakar batean inbertsio proiektuetan aurkeztutako kopururik handiena da. Bestalde, Nafarroako Gobernuak 86,1 milioi euroekin lagundu zuen, kooperatibei eta ekimen pribatuei emandako laguntza publikoekin.
Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanz Sesmak Asturias eta Vianako Printze Felipe eta Letizia zoriondu ditu nafar guztien izenean, euren bigarrena labaren, Sofia Infantaren, jaiotzarengatik.