(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak telekomunikazioetarako unitate mugikor bat instalatu du estaldurarik gabeko edo sarean matxurak dituzten zonaldeetako ematen diren larrialdietarako asteazkena, 2007.eko maiatzak 30

Nafarroako Gobernuak Telekomunikazioetako Unitate Mugikor bat instalatu du Tetra sistemarako edo irrati-telefoniako sare propiorako zuzkidura berri gisa. Horri esker, estaldurarik gabeko edo sarean matxurak dituzten zonaldetan zerbitzua eskaini ahal izango du.


Unitate mugikorrak 9 metroko teleskopio masta bat du. ( irudia handitu )

Unitate mugikor hau lau gurpiletan trakzioa duen furgoneta bat da, 9 metroko teleskopio mastarekin eta autonomia energetikoarekin (nahiz eta sare elektrikora konektatu ahal izan, egongo balitz). Horrek irrati eta telefonia sarea bermatzen die (ahotza eta datuak) 50-60 kilometrotara jarduten duten Nafarroako Gobernuko zerbitzuei. Gune mugikor honek zortzi kate dituzten bi eramaile ditu, beraz, aldi bereko zerbitzua eskaini ditzake erabiltzaileen zazpi talde desberdinari.


Dakigun bezala, Nafarroak Gobernuak bere telekomunikazioetako sare propioa du larrialdietako zerbitzuek (Nafarroako Larrialdietako Agentzia, Foruzaingoa, SNS-O eta Errepideak Kontserbatzeko Zerbitzuak) eta bestelakoek erabiltzeko (Ingurumen arloko langileak edo Nafarroako Kirol eta Gazteria Erakundea).

Aipatutako sareak %95,6ko estaldura du eta aurtengo urtetik aurrera, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuarekin horretarako hitzarmen bat sinatu duten hogei bat udaltzainek ere erabili ahal izango dute. Era berean, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan aritzen diren talde boluntarioek (Salbamendu Txakurraren Taldea, DYA, Gurutze Gorria...) telekomunikazioetako sistema hau ere erabiliko dute larrialdietako jardueretan.


Zuzkidura mugikor berri honen helburua bikoitza da: zerbitzua eskaintzea, beharrezkoa denean, lurraldearen %5 baino gutxiago osatzen duten eta telekomunikazioetako estaldurarik ez duten Nafarroako zonaldetan; eta sare finkoa matxuratzen den bitartean, zerbitzurik gabe gelditzen diren zonaldeak ordezkatzea.


Era horretan, irrati-telefonia estaldurarik ez duen Nafarroako zonalde batean larrialdirik emango balitz (adibidez, eskola-haurren talde bat mendirako txango batean galtzea), Nafarroako Gobernuak bere unitate mugikorra bidali dezake 50 kilometrora baino gutxiago dagoen irrati gune bateraino, hartara, bilaketan parte hartzen duten guztiek (su-hiltzaileak, Sos Navarra zerbitzuko langileak eta koordinatzaileak, foruzainak eta udaltzaingoak, ingurumeneko langileak, boluntarioen galdeak...) aipatutako lanarekin etengabeko kontaktua edukiko dute.


Bestalde, sare finkoan ematen diren matxurak (telekomunikazioetako sarea premiazkoa den kasuetan gerta daitezke) gailu mugikor honekin ordezkatu daitezke modu arinean eta eraginkorrean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa