(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak aurkeztu du Nafarroako ozono troposferikoaren zaintza eta informazioko 2007. urteko kanpaina ostirala, 2007.eko ekainak 8

Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurraren Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak gaur goizean aurkeztu du Nafarroako ozono troposferikoaren zaintza eta informazioko 2007. urteko kanpaina. Honako hauek bildu dira aurkezpen ekitaldian: Ingurumeneko zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras, Ingurumen Integrazioko Zerbitzuaren zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia, eta Biodibertsitateko Kontserbazio Zerbitzuaren zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.


Ozono troposferikoa edo behe atmosferakoa arnas hartzen dugun airean dago eta airea kutsatzen duen osagarri bat da. Horrek, maila jakin batzuetan, pertsonen, animalien eta ondasun materialen osasunean ondorio kaltegarriak izan ditzake.


Kontzentrazio handietan, ozonoak arnas hartzeko arazoak eragiten ditu eta asma gaixotasuna areagotzen du, narritadurak sortaraziz arnas sistemaren mukosetan. Ondorioz, eztula sortzen da eta eztarria lehortu egiten da. Kontzentrazio handiagoetan, hainbat kalte sor daiteke: biriken funtzioak okerrera egitea, ondoeza, buruko mina, etekin gutxiago, nekea, zorabioak, etab. Mailek igotzen jarraitzen badute, aurreko sintomez gain, honako hauek sortuko dira: botagaleak, bularreko mina sakon inspiratzerakoan eta biriken denbora-gaitasunaren murrizketa. Azkenik, kontzentrazio altuenen eraginpean denbora luze eman ondoren, gorabeherak izan daitezke arnas sisteman, eta pertsonak horien infekzioekiko sentikorrago bilakatuko dira.


Ozonoa osasunerako oso kaltegarria denez, Europako Batasunak araudi bat osatu zuen, 2002/3/CE. Hura Espainian hartu zen, 1796/2000 Errege Dekretuaren bidez. Araudi horren arabera, prozedura bat ezarri behar da ozono kontzentrazioetarako; ozono mailak hobetu eta murriztu behar dira beharrezkoa denean kalitate helburuak lortzeko; Europa Batasuneko kide diren estatuen artean informazioa elkar trukatu behar da; eta biztanleei informatu behar zaie, legearen araberako mailak gaindituz gero. Maila horiek hauek dira:


-Osasun babesa (120 mikrogramo ozono metro kubiko bakoitza).


-Biztanleriaren informazioa (180 mikrogramo metro kubiko bakoitza).


-Biztanleriaren alerta (240 mikrogramo metro kubiko bakoitzeko).


Horrela, 180 mgr³ gainditzen dituzten aire kontzentrazioetatik aurrera, gasarekiko sentikorrak direnei (biriken arazoak dituzten pertsonak, haurrak eta zaharrak) gomendatzen zaie ohitu gabeko gorputz esfortzurik ez egitea aire zabalean. Denbora luzeko kirol ariketak eguerdiko eta arratsaldeko orduetan saihestu behar dira.


Aire kalitateari buruzko informazioa


Nafarroako Gobernuak Nafarroako aire kalitateari buruzko web orri bat mantentzen du: (http://calidaddelaire.navarra.es). Bertan, egunero airea kontrolatzen duten zortzi gunean bildutako datuak eskaintzen dira, Foru Komunitatean kokatuta: (Altsasu; Arguedas; Funes; Iturrama, Plaza de la Cruz eta Rochapea Iruñean; Zangoza; eta Tutera.


Horrela, Gobernuak betetzen ditu Europako araudiek, 1073/2002 errege dekretuaren (sufre dioxidoak eta nitrogenoa, nitrogeno oxidoak, partikulak eta beruna) eta 1796/2003 errege dekretuaren (ozono) bidez ezarritako aire kalitateari buruzko berri emateko baldintzak. Horrela, aipatutako elementu kutsagarriei buruzko informazioa ematen da eta, batez ere, biztanleen informazio eta alerta mailak gainditzen direnean.


Horretaz gain, nahi duten pertsonek ozonoari buruzko informazioa lortu dezakete denbora errealean, 012-Infolocalk telefonoaren bidez, SMS bidez edo sakelako telefonoaren bidez. Azken horretarako, aurretik zerbitzu honetara harpidetu behar da. Aurten ere, informazioa Iruñeko Udalaren 010 telefonoan eskura izango da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa