(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ontzat eman dira Nafarroako errepideetatik nekazaritza ibilgailuak ibiltzeko 2.220 eskaera laborea biltzeko aurtengo kanpainarako ostirala, 2007.eko ekainak 8

Nafarroako Gobernuaren Barne Zuzendaritza Nagusiak nekazaritza ibilgailuei (traktoreak eta uzta biltzekoak) osgarrizko 2.220 baimen eman die, Nafarroako errepide sareetatik ibili ahal izateko, laborea biltzeko aurtengo kanpainan: 1.414 kasuetan maiatzean ibiltzeko eskatzen zen eta gainontzeko 806 kasuetan, berriz, ekainean (azken kopuru hori oraindik gehiago igoko da hurrengo egunetan iritsiko diren eskaerekin). Gobernuak errepideak erabiltzen dituzten guztien laguntza eskatu du, istripurik izan ez dadin.


2005ean nekazaritzako ibilgailu baten eta turismo baten artean egondako istripuan

2005eko ekainean, Ultzaman, turismo baten eta nekazaritzako ibilgailu baten artean egondako istrIpuaren irudia, non hildakoak egon baitziren ( irudia handitu )

Barneko Zuzendaritza Nagusiak beste osagarrizko 108 baimen izapidetu ditu, zio hori zela eta, urtarrila eta apirila artean (beraz, guztira, 2.328 eskaera izapidetu dira aurtengo hilabetetan) eta falta diren hilabeteen aurreikuspenen arabera, guztira 3.000 eskaera inguru bildu daitezke. Gogoratu behar da baimen bakar batek nekazaritza ibilgailu bat baino gehiago har dezakeela barne (adibidez, kooperatiba berekoa) eta lan-jardunaldi edo zirkulazio-jardunaldi bat baino gehiago.


Nafarroako Gobernuak emandako osagarrizko baimenei esker, gehienez 4 metro zabalera duten (nekazaritza lanabesak barne) nekazaritza ibilgailuak errepideetatik ibili daitezke, izan ere, Ibilgailuetako Araubide Orokorraren arabera, mota hauetako makinen egunerako zirkulazioari dagokionez, gehienezko zabalera 2,55 metro dira.


Nekazaritza ibilgailu horiek Nafarroako errepidetatik ibiltzearen eraginez, batez ere, norabide bakoitzeko errail bakarra duten konbentzionaletan (batez ere, toki edo eskualdeko errepideak) errepideen foru sarea erabiltzen dutenak kontuz ibil beharko dira, izan ere, abiadura murritza duten makinak dira, maniobra egiteko aukera gutxi dituzte eta, euren ezaugarriak direla eta, bideetako gainontzeko erabiltzaileen arreta beharrezkoa dute, bereziki nekazaritza piezak errepidera sartzerakoan eta irteterakoan (uzta biltzeko makina ugarik aurrena muturra sartu behar dute errepidean (gehienez bi metrokoa) hura behar bezala ikusi ahal izateko).


Hori guztia dela eta, Nafarroako Gobernuak errepideetako erabiltzaile guztien laguntza eskatu du: turismoen gidariak, txirrindulariak, oinezkoak... nekazaritza makina horiekin istripurik egon ez dadin. Horretaz gain, eskatu du segurtasun tarteak handitzeko eta mota horietako ibilgailuak ikusterakoan kontu handiz ibiltzeko, Alegia: debekatuta dagoen aurrerapenik ez egitea, gutxi ikusten denean aurrerapenik ez egitea, eta oro har, "garraioko elkarbizitza" hau pazientziaz eta bide hezkuntzaz hartzea.


Nekazaritza ibilgailuei dagokionez, hildakoa izan zuen azken istripua 2005eko ekainean izan zen, Ultzama Bailaran: 22 urteko gizon bat hil zen eta 25 urteko beste bat larri zauritu zen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa