(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lan Zerbitzuak ekoizpen ildo berri bat diruz lagundu du ADISCO laneko zentro berezian osteguna, 2007.eko ekainak 28

Corellako Minusbaliatu Fisikoen eta Psikikoen Elkarteko Lan Zentro Bereziak (ADISCO), kandelen ekoizpenean aditua, gaur goizean elizkizunetako kandelak egiteko ildo berri bat inauguratu du. Makina berri horiek (600.000 eurotan baino gehiago erosi dira), Nafarroako Lan Zerbitzuaren bidez diruz lagundu dira, 320.000 euroekin. Kopuru hori lau urtetan finantzatuko da, eta erakunde autonomoak Lan Zentro Bereziei emandako inbertsioetako laguntzen urteko partidaren barruan sartu da.


Nafarroako Lan Zentroko zuzendari-kudeatzailea, Susana Labiano, gaur goizean ADISCO-ko instalazioetan izan da, Corellan, ekoizpen ildo berri hau abian jarri den unean. Ekitaldi horretan ere hauek izan dira: ADISCO zentroko presidentea, Valentín Carranza, eta Lan Zentro Bereziko zuzendaria, José Antonio Delgado, Corellako Udalaren ordezkariak, beste Lan Zentro Berezien ordezkariak, enpresaburuak eta sindikatu erakundetako kideak, eta zentroaren jarduerarekin lotutako pertsonak.


Ildo berria gaur jarri da abian eta horri esker, bost eta hamar lanpostu berri gehiago sortuko dira, minusbaliotasuna duten pertsonentzat zuzenduta. Bertan, elizkizunetarako kandelak egingo dira. Fabrikazio prozesu berriari esker, ADISCO zentroak produkzio eta salmenta kopurua hobetuko du, eta ondorioz, produktuaren eta bezeroei eskainitako amaierako zerbitzua ere hobetuko ditu.


Lan Zentro Berezia, ADISCO, 1997. urtean sortu zen eta bere jarduera nagusia kandelen ekoizpenean murgiltzen da. Hala ere, industria azpi kontratazioak eta zerbitzuak ere eskaintzen ditu. Bere jarduera nagusiari dagokionez, ADISCO zentroak produktuen aukera zabal du, besteak beste, elizkizunetarako kandelak, perfume kandelak ea zorionetarako kandelak. ADISCO zentroan, une hauetan minusbaliotasun motaren bat duten 50 langile baino gehiagok egiten du lan. Horiei zeharka lan egiten duten 15 pertsonak gehitu behar zaizkie. Gehienak Corellan eta gertuko beste herrietan bizi dira: Tutera, , Cintruenigo, Fitero eta Castejon.


Lan Zentro Bereziak ekoizpen lan bat burutzea helburu nagusia duten enpresak dira. Horien helburua bertako langileei soldatapeko lan bat bermatzea eta behar duten doitze pertsonala eta soziala ziurtatzea da. Lan Zentro horiek, halaber, minusbaliotasuna duten pertsonal laneko araubide arruntean txertatzeko bide bat dira.


Gaur egun, Nafarroako Foru Komunitatean hamabost Lan Zentro Berezi daude abian. Nafarroako Lan Zerbitzuak, horietarako, 2006. urtean, 12.611.302, 91 euro eman zizkien. Iaz, zentro horiek 1.256 langile izan zituzten (788 gizon eta 468 emakume). Denek minusbaliotasun motaren bat zuten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa