Castellano | Euskara | Français | English
Antzerki Klasikoko Jaialdiaren inaugurazioarekin bate eginez, gaur arratsaldean, 20etan, Oliteko Erdi Aroko Galerietan, "Los territorios del teatro 2006" erakusketa inauguratuko da, Luis Azanza, Carlos Cánovas, Koldo Chamorro eta Daniel Ochoa argazkilariek iaz egindako argazkiekin. Aurten, aipatutako argazkilarien ordez, Enrique Pimoulier, Clemente Bernard, Rafael Navarro eta Carma Casullá arituko dira. Erakusketa zabalik izango da abuztuaren 5era arte, 10etatik 14etara eta 15etatik 22etara. Sarrera doanekoa izango da. Erakusketaren katalogoko 500 ale argitaratu dira, eta salgai izango dira 25 eurotan.
Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón, eta Lizarrak alkatesa, Begoña Ganuza, Juan Carrasco jaunarekin batera, Batzorde Zientifikoaren presidenteordea, buruzagi izan dira Lizarrako Erdi Aroko Azterketa Astearen XXXIV. Edizioaren amaierako ekitaldian. Bertan, omenaldi bat egin zaio Lizarrako historiagile eta Erdi Aroko adituari, José María Lacarra.
Jarduera egutegia jakinaraziko da eta opor hasierako eta amaierako egunetik kanpo egingo da trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko
2007ko gailuen Renove Planak, Nafarroako Gobernuaren Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak sustatuta, ezarri ondoren eta lehenengo hilabetean, finantzatu du 2.875 hozkailu, izozkailu, garbigailu eta plater garbigailuren erosketa, A motako edo goi motako energia etiketa duten ekipoak izategatik. Horiek gutxiago kontsumitzen duten eta bizitza erabilgarri luzeagoa dute. Kopuru hori %18a igo da lehen Renove Planaren aldi berberarekin konparatuta (bertan, 2.345 etxeko gailuen erosketa finantzatu zen).