Castellano | Euskara | Français | English
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Presidenteak prentsaurrekoa eskaini du gaur eguerdian, Nafarroako Alderdi Sozialistari Foru Erkidegoaren gobernagarritasuna bermatzeko prozesu negoziatzaile bat hasteko eskatzeko.
Nafarroako Gobernuak gaur goizeko bilkuran erabaki du Auzitegi Gorenak (Administrazioarekiko Auzietako Hirugarren Sala) planteatutako konstituzio aurkako auzian agertzea, abenduaren 16ko 12/2000 Foru Legeko zenbait aginduren aurka. Auzitegi Gorenak aipatutako auzia izapidetarako onetsi zuen, aurtengo uztailaren 3ko erabakiaren bidez.
Nafarroako Gobernuak Narbarteko (Bertizarana) herri ondasunak berreskuratzeko transakzio hitzarmenaren oinarriak onetsi ditu gaur hartutako erabaki baten bidez. Arau hauen xedea da arautzea Narbarteko Kontzejuak izenpetu beharreko erdibideko hitzarmenak herri ondasunen gaineko aprobetxamenduetako eskubideak dituzten partikularrekin.
Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdiaren esparruan, Carmen del Valle-k, bihar, asteartea, uztailak 31, 22,30ean, San Pedro Klaustroan, Margarita antzeztuko du, alegia; José Zorrilla-k 1840. urtean idatzitako eta "Don Juan Tenorio" lanaren aurrekari gisa erabilitako lanaren protagonista. Eszenatokian, berarekin batera hauek izango dira: Ramón Langa, Jacobo Dicenta, Patricia Ciurana, Iñaki Arana eta Alejandra Caparrós. Juan Polanco-k lana zuzentzen du eta antzerki-egokitzapena Daniel Pérez-en eskutik garatuko da.
Gobernuak erabaki bana hartu du. Euren bidez, bost lan-kontratu eman dira ontzat Nafarroako errepide guztien kontserbazio lanak burutzeko, l45.606.716 eurotan, 2008-11 aldirako. Lau urte horietarako aipatutako zenbatekoa hurrengo zenbatekoetan banatuko da - milioietan adierazita-, kontserbazio zentroen arabera: Agoitz, 13,017; Lizarra, 7,512; Iruña, 9,020; Tafalla, 8,168, eta Tutera, 7,887.
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran haren gaitzespena adierazteko Nafarroako Foru Erkidegoan ETAk edo haren terrorismo-akolitoek eginiko azken ekintza terroristen aurrean.