Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuak, 25.000 euroko zenbatekoan, 2007. urteko Arte Plastiko eta Argazkigintzako sorkuntzetarako laguntzak eman ditu. Hauek izan dira hautatutako gazte artistak: Miguel Pueyo Ibáñez, 12.188 euroekin; Maite Vélaz Sancha, 3.712 euroekin; Asun Requena Zarategui, 3.100 euroekin, eta Verónica Eguaras Alcántara, 6.000 euroekin.
Nafarroako Gobernuak gomendatu du gaur kontu handiz ibiltzea Nafarroako errepideetatik, eguraldi txarraren eta azken 12 orduz eten gabe euria egiten egotearen eraginez. Bereziki gomendatzen da abiadura errepidearen egoeraren araberakoa izatea eta ibilgailuen artean tarte handiago uztea.
Nafarroako Gobernuak sei idazkari tekniko nagusiren izendapena ontzat eman du, honako Departamentuei dagokienez: Erakundeen Harremanen Departamentua eta Gobernuaren Bozeramailea; Toki Administrazioa; Osasuna; Gizarte Gai, Familia, Gazteria eta Kirol Departamentua; Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendua; eta Berrikuntza, Enpresa eta Lana.