Castellano | Euskara | Français | English
Lizarrako Antzinako Musika Asteak, Nafarroako Gobernuak antolatuta, bere edizio berria antolatuko du irailaren 11 eta 16 bitartean, hainbat kontzerturekin: Divna eta Coro Melódi, The Musicians of the Globe, Vittorioy Lorenzo Ghielmi, el Ensemble Clément Janequin, Los Músicos de Su Alteza eta Nova Lux Ensemble. Kontzertu guztiak 20etan hasiko dira San Miguel elizan, azkenekoa izan ezik. Hura lagunarteko izaerako izango da eta irailaren 16an antolatuko da, 12etan, Golem Los Llanos zinetokian.
Egitura berriak etorkizuneko Abiadura Handiko Trena pasatzen uzteko galibo nahikoa du eta Nafarroako trenbide-pasaguneak kentzeko programaren esparruan egin da. Bertan, Sustapen Ministerioaren eta RENFE enpresaren arteko hitzarmen banatan aurreikusitako 44etatik 37 kendu dira
Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, María Isabel García Malo, eta Iruñeko alkatesak, Yolanda Barcina Angulo, gaur goizean, prentsaurrekoan bi erakundeek sinatutako hitzarmenaren edukia aurkeztu dute. Beraren bidez, Nafarroako Gobernuak, 2,9 milioi € emango ditu Iruñeko Udalaren oinarrizko gizarte zerbitzuak finantzatzeko.