Castellano | Euskara | Français | English
"El carlismo en su tiempo: geografías de la contrarrevolución", izenburuarekin, irailaren 18 eta 21 bitartean, Lizarrako Kultur Etxean, Karlistari buruzko I. Jardunaldiak antolatuko dira. Bertan, 38 lagunek eman du izena. Horretaz gain, bi hizketaldi antolatu dira, irailaren 18 eta 20rako. Horiek jende guztiei irekita egongo dira eta Pablo Antoñana eta Fernando Pérez Ollo-ren eskutik garatuko dira. Jardunaldi horiekin Karlistaren Museoaren jarduerei hasiera eman zaie, oraindik sorkuntza fasean izan arren.
Hezkuntza kontseilariak, Carlos Pérez-Nievas, gaur goizean, komunikabideei aurkeztu die Nafarroako Euskararen Institutu berria, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarekin batera, Begoña Sanzberro. Nafarroako Gobernuak horren sorrera ontzat eman zuen aurreko astelehenean, foru dekretuaren bidez.
"Nafarroako Unibertsitate Publikoa Foru Erkidegoaren alde preziatu horretara zabaltzea, Nafarroako lurralde estrategiaren elementu nuklearra da". Adierazpen hori egin du Nafarroako Gobernuko lehendakariak, eguerdia baino zertxobait beranduago, Tuteran, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren lehen harria jarri den ekitaldian parte hartu eta gero.
Herri Lan Departamentuak autobiaren bigarren zatia exekutatu du, Elo eta Izko artean, eta 2008ko ekainerako amaituko dute 32,75 milioi euroko kostuarekin