Castellano | Euskara | Français | English
Gobernuak klima aldaketaren aurkako Nafarroako estrategi eta ekintza plana egitea erabaki du 2008-2012 aldirako.
Nafarroako Gobernuak gaueko ingurunean babesteko argiteria antolatzeari buruzko Arautegia onartu du Foru Dekretu bidez. Xedea da egokia ez den gaueko argiteriaren arazoei, eta eraginkortasun energetikoaren esparruan, horrek ekar dezakeen argi-kutsadura motei erantzuna ematea, gaueko argiteriak garrantzi handia duelako gizakiaren jardueran.
Gobernuak erabaki du 40.539 euroko diru-laguntza esleitzea energia elektrikoa sortzen duen Reysalde SL sozietateari, Etxalarreko arrain-eskailera bat birmolda dezan. Xedea da ibaia irazkor egitea, eta uretako ekosisteman dauden arrain-hazkuntzako espezien migrazio lekualdaketak erraztea.
Nafarroako Gobernuak 300.000 euroko gastua egiteko baimena eman du datorren urriaren 25etik datorren urteko martxoaren 30 arte, "La tierra te sea leve. Arqueología de la muerte en Navarra" erakusketa egiteko Nafarroako Museoan. Ondorengo banaketa egingo da: 140.000 euro 2007. urtean, eta 160.000 euro 2008an.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxiboa deskargatzen ahal duzu.
Nafarroako Gobernuak hartutako erabaki baten arabera, 10.200.00 euroko gastua egiteko baimena eman du Nazioarteko Garapenerako Lankidetza programei diru-laguntzak emateko deialdia egiteko.