(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hitzarmen bat onetsi da TURESPAÑA-rekin sinatzeko turismo publizitate kanpaina elkarrekin egiteko 2008an

astelehena, 2008.eko martxoak 10


Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmen bat onetsi du Kultura eta Turismo Departamentuak eta Espainiako Turismo Institutuak (TURESPAÑA) sinatzeko turismo publizitate kanpaina elkarrekin egiteko 2008. urtean zehar. Horretarako 200.000 euroko gastua onetsi da.


Kanpainaren aurrekontua gehienez 400.000 eurokoa izanen da eta erdibana ordainduko du alderdi bakoitzak. Kopuru horretatik 200.000 euro Frantzian inbertituko dira publizitatean eta 158.000 euro Italian. Gainerakoa, 42.000 euro, sormenari dagokio. Lankidetza hitzarmenak dioenez, inbertsioa banatuko da TURESPAÑAK eta Kultura eta Turismo Departamentuak elkarlanean eginen duten komunikabideen planaren arabera eta, gehienbat, informazio orokorreko egunkariei, euren igandeko gehigarriei eta informazio orokorreko aldizkariei zuzenduko zaie.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa