(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lankidetza hitzarmena onetsi da turismo-kalitatearen politikak eta estrategiak garatzeko

astelehena, 2008.eko ekainak 2

Nafarroako Gobernuak Abiaburu Lankidetza Hitzarmena onetsi du Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Kultura eta Turismo Departamentuak sinatzeko, tuirismo-kalitatearen arloko politika eta estrategia amankomunak garatzeko.


Hitzarmenaren oinarrizko helburuak honako hauek dira: Espainiako Turismo-Kalitatearen Sisteman atxikitutako azpisektoreek garatu dituzten kalitate arauak Foru Komunitateko enpresa turistikoetan ezartzea era boluntarioan, eta Espainiako Turismo-Kalitatearen Markari sustengu eta aitorpena ematea Espainiako turismo enpresen kalitatearen ezaugarri bereizle gisa.


Arestian aipatutako helburuak erdiesteko, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, Turismoaren Estatu-Idazkaritzaren bidez, haren konpromisoa hartzen du bere jarduerak garatzeko Espainiako Turismo-Kalitatearen Sistemak ezarritako lankidetza-abiaburuekin bat eginik, eta sistema hobetzeko inplikatuta dauden parte guztiek adostutako ekarpenak bertan ere sartzeko; Garatu diren kalitate arauak eta tresnak erraztea Foru Komunitatean modu zuzenean ezartzeko; kalitateari lotutako beste proiektuen inguruko dokumentazio teknikoa eskaintzea; Espainiako Turismo-Kalitatearen Sistema arloko prestakuntza Foru Komunitateko teknikariei ematea; Espainiako turismo-kalitatea sustatzeko kanpaina bat egitea, Turismo-Kalitatearen Markaren sustapen berariazkoa eginez; behar den laguntza teknikoa ematea Turismo-Kalitatearen Marka erdiesteko; aipatu kalitate sistemak ezarri nahi dituzten enpresentzat prestakuntza ikastaro berariazkoak egitea; argibide-dokumentuak egitea administrazio autonomikoak oinarrizko informazioa eduki dezan eta, aldi berean, turismo-enpresek eskatzen duten informazioa asetzeko.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa